Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

I
Eta bizitza badihoakit.
Aukera bat egin nuen.
Ez, ez da egina, gertatu egin zen.
Gertatu zen Arantzazuko fraileetara etorri nintzela.
Ez, ez nintzen etorri. Gertatu zena
azaltzeko aditzik ez dakit.
Ez dakit nola aldatu nintzen
Orbelaundik Arantzazura.
Ez nintzen etorri, ez ninduten ekarri
eta Arantzazun aurkitu nintzen.
Baina zer diot? Ez nintzen geratu
eta ez ninduten geratu,
gertatu egin nintzen, bost urteko ezbaian,
flotatuz beti, ez goian ez behean,
uretan punpaka* bezala, kanporako?
barrurako? Ez fraileek zekiten
nirekin zer egin, ez nik neuk nekien
norako ote nintzen,
erabakirik hartzeko gauza ez nintzela, gora eta behera kurtsoz kurtso,
kurtsotik kurtsora punpaka flotatuz
eta kurtsoek eramana,
Arantzazutik Forura.

II
Eta Foruan, itxura baten mutil formal samarra,
norabide argiagorik ez nuela,
gerta zekidakeen edozeri irekia, zer gertakoka beti,
gertakizunez gertakizun, pulunpaka,
segurtasun handiagorik gabe beti,
egunetik egunerakoa eginez,
bidezoru ez trinkoz,
beharbada noizbaiten fraile izatera
helduko ote nintzakeenaren
zera baztertu gabe,
Foruko bi kurtsoak zehar, Zarautza,
fraile bizitzarako aproba egitera,
fraile izateko erabaki sendo eta garbirik
ez nuelarik. Nobiziatu deitu
aprobako urte hau ere
etxera bialduko ote ninduten ardura
aldean nuelarik, segurutasun (1) faltan
gutxi asko, harik eta abitua eman zidaten arte.
Erabateko norabiderik ez nuen arren
abitu jantzian sartu nintzen Oliten.
Zeruak, zeru-sabaiak, gatibatu ninduen
Oliten, hango zeru-ganga urdin eta argiak.
Gorputzeko begiek behintzat bazuten argirik.
Bestela Zarautzen egindako aldi baterako
profesak, aproba-profesa izaten jarraitzen
zuen eta garai horretan nahikoa jende
bialtzen zuten etxera, nire lehengusu
Juan Bilbao, adibidez. Kontua da, hango
bigarren urtearen akaberan aita maisuak
ea behin betirako profesa egitean pentsa-
tzen ote niharduenentz galdetu zidanean,
ia arazo horri utzita nenbilela erantzun nion.
Horren arrazoia galdetu zidanean, besteak beste, maisuak
berak horretarako ematen zizkidan bideak
aipatu nizkion: batean "tú serías buen mozo de cuerda", bestean berak esaten zidan Mirenekiko depen-
dentzia eta beste horrelakoek etzidatela
behin betiko profesan pentsatzeko bultzadarik
ematen, bestela baizik.

Baina modu erabakigarrian ez bazen ere
eta azaleko motibazioak baino besterik ez banuen
ere, hasitako martxari eutsi nion eta Olite-
ko hiru urte —barrukoaz ez baina kan-
poko argiaz gozatutako— haien ondoren, Arantza-
zura itzuli nintzen, nolabait adieraztearren
karrerako transmisio uhalaren operazioa.

Gaia 1: Biografia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa