Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Ea, jendea,
adierazo
dezakeguna:
geuk genezake
egin eguna,
geuk egin geure
etorkizuna.

Ea, jendea, buruak jaso.
Begira aurrez-aurre ausardiz.
Tristura jaurtiz, adierazo
sortu ta ireki dezakeguna:
geuk genezake behingoz eguna
geuretzat egin. Itxaropena
suspertuz ekin. Laztu kemena,
dagigun geure etorkizuna.

Ea, jendea, buruak jaso.
Begira aurrez-aurre ausardiz.
Tristura jaurtiz, adierazo
sortu ta ireki dezakeguna:
geuk genezake behingoz gure eguna
egin. Itxaropena
zuzpertuz, ekin, ez gal kemena;
geurea dugu [bait da] etorkizuna. (1)

Ea, jendea,
adierazo
dezakeguna:
geuk genezake
egin eguna,
geurea dugu geuk egin geure
etorkizuna.

Ea, jendea, buruak jaso.
Begira aurrez-aurre
adierazo [jaiki arazo] ausardiz
iluna jaurtiz deitu eguna [iluna jaurtiz sortu ta ireki dezakeguna]
eskuak argiz bete-beterik ea jendea
erein dezagun Euskal Herrian
erein ta landu itxaropena.

Gure eguna geuk genezake
geuretzat egin; itxaropena
landuz, hotsegin etorkizuna
geurea dela, argi gardena
ekin jo ta ke. Ager kemena.
Zalantza gabe euskarena [sic]*

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Itxaropena
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa