AOB^
Donostia erdian (1) negarrez dut bihotza
uri koloretsuan nire arrazoia
hain ikusten dut zurtz eta hain bertanbehera.
Pasatzen da jendea eta pasatu-ala
ematen du txikiagotu
eta indargabetuago
egiten dutela une batez barrua suminduratzen [sic]
didan arrazoia.
Bidasoa igarota Hendaia, Donibane-Loitzun...
Baionatik Donapaleura. [I]
Desesperantzaren gaurik etzait argitu
ta frantsesa ikastera beharturik nago.
Euskalerriri begira
ikusten ditut nola itxungitzen bezala
dijoazten etxez etxe
Herriko hizkuntza
argiaren txinpartak.
Eta ilunpean uri zaharrak
izen argiak ilunduta.
Lurretik gorako aize moduko
indar batek nauka bakarrik piztuta
agian, orain, jadanik, nere borondatearen kontra.
Hemen nabil, egonean noizbehinka,
noizbehinka ibilian, Herriko naizela
esaten edo aitortzen ausartzen ez naizela
ez inoren aurrean
ta ez nere buruaren aurrean.
Galdu batek bezela, begiratzen dut lurra
ohartu gabe aldatu
balitzait bezela.
Jauna, egin bedi zure borondatea
baina, ez nazazu tentaziora
eraman
zeren-eta ez dakit zeren arrazoiz
nagusitu dijoan desarrazoia Herrian.
Baina barkatu bear bada alperrik
deitu dizudalako, alperrik zure
izena deitu dudalako.
Zeren eta bearbada arazo hau
ez da zure arazo, gere gerea
baino bakarrik.
Zeren eta amor diogu
eman desarrazoiari
zeren eta ixillik egondu
geran Herriaz
atzerria jabetzen ari zen bitartean.
Gere errua bear dugu, agian,
Herriaren gainean sofritu. Baina
agian errurik ez dutenak ditugu
artean, horiengatik Jauna barkatu
ta emaiguzu indarra gaitean
galdu dugunaz jabetu.
Lur eder onen barrutik
jasotzen dizut dei latza
leiaketa alper batek nekatuta
zalantza esperantza lanbrotarte bateko
batekin.