Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan
L3G^
Jaioz ari dira zelaiz
goiza eta lorak jaioz.
Elurpean ziren landak
belar-punta segail jasoz.
Zuhaiztiak iratzarri
jantzi berri berdez datoz
mendi-maldaz, kima bigun
xuti
-etan
dizti argi diren ostoz.
Txori-kanten sinfonia
arrai dator zazpi zokoz.
Lurra zabal ageri da
ernamuinez, usain gozoz.
Bizitzaren aleluia
eder, tonuz tonu igoz.
Udaberri pizgarria
heldu
dela
martxoaren jasak diost. (1)
Giro zirkinez betea
bizitzari toberak joz
izakien erritmo ta
pozkidazko marmarioz.
Jon eta Marisa, zuen [I]
ezkontza bait dugu gaurkoz,
beude agerpenok zuen
presen
-tzia
inguratuz, sekulakoz. (2)