AOB^
Gauzen prezioak eta
gertaeren presioak gorabehera,
aurton ere ospatu egin beharko
dugu Gabon-Eguberrien
jai-aukera.
Eta pozik ospatzen saiatuko gara
eta itxaropenez.
Azken baten, Merkatu-etxe-handien
eta kontsumo guztien eskaintzaz
deitzen gaituzten erreklamo
maltzur guztien eta gainerako
materialismoaren oropelezko muntaia
guztien ostean Belen dago,
Mendiko Sermoia egin zuenaren
jaiotza apala
gizartera beste balio batzuen dimentsio
humanoaren ikuspegia ekarri
zigunaren jaiotza pozgarria.