AOB^
Jesukristo Kontzientziak endredatzera etorri zen: besteen preminak, ezbeharrak eta arazoak geure premina, ezbehar eta arazo egin behar ditugula irakatsi zigun geure erosotasuna eta lasaitasuna artegatu eta alferrik galduz. Ez da gutxiagorako besteei begiratzen badiegu, batez ere beste gehiengoari begiratzen badiogu: ahaztu nahi ditugun kontinenteak (Afrika), gerran bizi diren nazioak, minaz josirik dauden lurraldeak, gosez bizi diren lurreko hiru laurdenak.
Gabonak ere nahaspila bat dira. Zein kontinentetan ez dago gerrarik? Zein naziotan ez dira zapaltzen giza-eskubideak? Zein gizartetan ez dira ematen pobrezia, bere askotariko azalpenetan; solidaritzarik eza eta nor-gehiagoka lotsagarri eta gogorra? Eta bakea, xalotasuna, solidaritza, maitasuna eta aldarrikatzen dizkizu Belengo ebanjelioak.
Itxaropenaren alde egin nahi dut apustua. Eta noizbait bakea, xalotasuna, solidaritza, maitasuna-eta nagusituko diren uste osoan, zorion aldarrikatzen dut, zorion handi.