Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan
AOB^
Zentzudunek
arrazoi guztia
daukate. Izan ere,
nori burura dakioke
burruka galdu duen
edo etengabe
galtzen ari denaren alde
jartzea, egotea, aritzea,
galdu eta galdu besterik
ez duela egiten ikustean,
jakitean, egiaztatzean?
Zein interes, zein etekin (1)
lortu daiteke
galtzailearen alde
bizitze, nekatze, ahitze
hortatik, ein?
Zentzugabe
besterik ez gara
gehiagorik gabe
galtzaile jendearen
aldeko bagara.
Gehiagorik ez dago berriz
gero eta gehiago galtzea
ez bada, ostera.
Baina galtzailearen
aldeko bagara
geu ere galtzaile
gara
Hortik nire zirrara
euskaldungoak galtzen duen
frente eta saio bakoitzean.
Hala ere,
zerbait nere
badela-ta nago,
hainbat neke
jasaten ari den
betiko dohakabe
den nere
betiko
herriko
talde
galtzaile
euskara zale
betikoa.
Zentzudunek alde
dagite
arazoaz aparte
beste
irabazpide
hoberik
ez dakarren
Herriko
betiko
talde
galtzaile
betikoagandik.
Ez arrazoi gabe.
Izan ere
gutxiengoaren
eskabide
izkuntzarekikoa,
esaterako,
ez da irabazpide
handiagorik lekarkeen
horietakoa.