Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Zarramarran* ibili naz.
Gelditu gabeko zarramarran
etorri naz urteak zehar
umetatik zahartzarora.
Gelditzeko beldurrez etorri naz,
banekielako, susmo nuelako
nere ihardunari inoiz uzten banion
neure buruagaz egin behar nuela topo.
Eta orain hemen nago.
Ez dut lehen adin bat hauspo
eten gabeko hartan-hortan aritzeko
eta hemen nago
denborak edo errekak uzta
eraman diona legez
geratu gabe doan
urari begira
Urak eraman dit dena
eta urak narama
Edozein zaztar legez kateatzen natzaio
noizik behin bideko sasi edo
ahienen [sic] bati eta badirudit
geldi nagoela, sasi edo ahienak [sic]
urari darraiola ohartzeke arik eta
lotzen ninduen zaborrak
uraren
esku uzten nauen arte.

Gaia 1: Denbora
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Heriotza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa