AOB^
Zalantzaren itsasoan,
uraren zoru malguan,
dudaren [zalantza] gorabeheretan,
nor ez da Pedro bezala
larritzen eta labantzen,
nor ez da uretan sartzen
fedearen ziargia
zerbait beztu [gorde] (edo) zaionean?
Itsasora deitu gaitu
Jesusek, uren gainera,
berarengan fidatzera,
beste zorurik ez dugu;
baina zutik irauteko
zoru trinko ta ziurra
Jesus bera da ostera.
Pedrorentzat bezalatsu
Jesusen hitza da gure
euskarri salbatzailea (1)