AOB (makinazkoa)^
Untzak esan zidan,
mihurak esan zidan,
odoldiak esan zidan:
—Zer egiten dut nik
inoren bizkarretik [lanetik] bizi
besterik? (1)
Hormak bizi nau,
sagarrondoak [zuahitzak] bizi nau,
lurrak [pagadiak] gordetzen duen
ezetasunak bizi nau.
Eta horma zaharrak ez zuen
ale beltxetan
sosoek [sic] eta birigarroek
jana arkitzen zuten
untzaren horri tartetan.
Horririk ez sagarrik ez zuen
sagarrondo biluzitan
mihura-ale argiak
jaten zituten xoriak [sic]
neguko goiz hotzetan. (2)
Udarako beroetan
perretxiku gozoak
hartzen zituen artzaiak
pagadiko odoldi bigunetan.
Nork esan dizu untza, (3)
nork esan dizu mihura,
nork esan dizu odoldi
inoren bizkarretik bizi
zaretena bakarrik?
—Zergatik hartu zaitu
hormak bere bizkar?
galdetu nion untzari.
—Zergatik hartu zaitu
sagar-ondoak bere adarretan?
galdetu nion mihurari.
—Zergatik hartu zaitu
lurrak bere gainean?
galdetu nion goroldioari. [I]