Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Tristea naizela diote
tristura daridala
Eta asarre* bat bezala
tristea naizela
esaten didate.

Baina ez dakite
tristea zergatik naizen
Eta ez dakite
ez dudala merezi
asarrerik triste naizelakotz.

Ez dakite
sentimetal jaio nintzenik.
Ez dakite
umetan etxetik
erten nuenik
etxekoen artetik. [I]

Ez dakite
ikastetxean
izaten ez nuena
etxekoen bixitarik.

Ez dakite
laborarien ume naizenik
laborari pobre eta
ez jakinen ume
lenengoa naizenik. [II]

Ez dakite
ikastetxean
izaten ez nuena
etxekoen bixitarik.
Jai egunetan
agertzen ziren
gainetikoen senideak.

Agertzen ziren
ikusten nituen
oroitzen nituen
neureak.

Sei anai arreba txiki
eta sei milla arazo handi
nire guraso gizarajoak
urtean behin ere
ezin etorri.

Jai egunetan etortzen ziren
gainetikoen senideak
Etzan enbidiz
ez diot enbidiz
tristetzen nintzen
nereak ezin etorriz.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Biografia
Azpi-gaia: Bizitza: Oinazea/Pena
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa