Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Nire taiua,
airea
betiluna izan da
garratza
Maskara
jendaurrerako ehundu nuen pitinka
burua estaltzeko
koldarkeriaz
nerabezarotik aurrera [I]
geroz urriago nituen banatzen
irriparrea
diosal amoltsua
animuzko hitzak
Bizitza gogorra dela
predikatuz ibili naiz
gauza politen aurrean
jarrera serioa
hartu izan dut
Ezkutatu egin dut
neure poza
Neure alaitasuna
besteekin banatu zale
ez naiz izan
Gehiegi agertu dut
gauzenganako ardura
Lan egin beharraren
beharra
orduarenganako
begirube ipurterrea
Neure jokabidez
ez dut irakatsi
bizitza ederra denik (1)

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Biografia
Azpi-gaia: Bizitza: Bizitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa