Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Mila bederatziehun ta
laurogei ta hemezortzi,
mila bederatziehun ta...
zer idatzi behar duen
gure fraileak ez daki.

Baso bat ardo badauka,
inondik ez dago gaizki,
baso bat ardo badauka,
baina eztzaio [sic] etortzen
zer behar duen idatzi.

Aldamenean jendea
mahatsari zaio atxiki,
mahatsari ta txanpainari
ardo-zale da frailea
adi dago ardoari.

Urtezahar joan omen da
ta etorri urte berri,
urte zahar joan omen da
agur joanari eta
diosal etorriari.

Gaia 1: Gabonak
Gaia 2: Idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa