AOB^
Lotsa naz.
Bajuei gertatzen zaiena [I]
gertatzen zait.
Bajuek
baxu dituzte
begiak ere, eta
hain parean dituzten egoera,
gertakarien hurbiltasuna
itsugarri dute.
Horregatik da poztu ere erraz egiten
eta horregatik erraz nahigabetu ere egiten bajua.
Bajua edozerk gainditzen du
baxua [sic] delako. (1)
Bajuak ez du
inguruari goitik begiratzeko
altuerarik.
Mundu honetan bestalde
dena dago alturaren edo
bajuraren erlazioan:
problema altuek dute larrituko altua,
eta bajua, problema altu eta baxuek.
Errealitate bera
altuek dute bakarrik diferente ikusten.
Altuentzat ez hala
bajuentzat edozein
problema da altu,
baxuan dituzten begietaraino
iristen zaien edozein dute
itsugarri.
Bitorianok badaki
mamu altuari bezala
baxuari egin diola garrasi.
Bajuen altura baxutik ez bait da ikusten
behelainozken altuerarik.
Bitorianok badaki baita ere
gauza bat dela baju izatea
eta beste bat korto izatea.
Bajuen karraxiari
tremendismo deitzen diote altuek,
bai eta altuekin liluratuek
eta altuen oinazpiko izatea beste pozik
ez duten bajuek.