Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Lk. 15, 11-32

Justizia bera
bidegabekeria daiteke
maitasunik gabe.

Legea ezik
lege-hauslea maite
dituenak bakarrik
egin dezake
justizia.

Mahasti-jabeak egin
zuen justizia:
Aski lan-sari zen
denarioa
eguneko lana
ordaintzeko. [I]
Beraz eguna lanean
bota zuten haiei,
agindu bezala,
denario bana
eman zien.
Azken ordura arte
inork lanera deitu
ez zien haiei
lanean bota zuten
ordu bakarragatik
denario bana
eman zien,
ez egin zuten lanari
zegokiolako,
baina bai haien
behar-izanei
zegokielako.

Gaia 1: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Justizia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa