AOB^
Jainko, non baina
non zara gordetzen?
Non duzu izkutatzen
argizko zaren horren
argia?
Emaidazu eskua ta
naramazu,
erakutsidazu
non zaren bizi,
non duzun pausatzen
atseden hartuz burua, [I]
ta, esaidazu
kontsola nindezakeen
zertxobait.
Bila nabilkizu,
bila eta eskean.
Ager iezadazu
baduzula niganako
ardura izpi bat
Aitzera [sic] eman
iezadakezu
nekaturik zauzkadala
behin eta berritako
nere portamodu
esker txarrekoz.
Haserre egin
iezadakezu,
baina idazu kasu
nolabait nonbait
suma zaitzadan,
jakin dezadan
oraindik haintzat
nauzula hartzen.