Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Baina
ni ez naiz bakardade [I]
hontaz gozatuko;
ez dut bakardade hau
nabarmenduago nahi.
Oraindik erten eta
bilatu nitzake
ta arkitu ta pilatu
bakardade hau austeko lain
behargin lur hontan.
Ez dut esango ezin dut,
ezin dugu, ezin du,
baizik ahal dut, ahal dugu
oraindik Herri hain
apurtua konpondu.
Ama larriak oraindik
itxaro du zerbait
bestela ez litzake
zutunik egongo.
Seme hila
gari alea pizten
duan lurrean dago
Ta ezina zinuka dago
oraindik espero dualako.
Bakardade hau
parabola bat diteke
belarririk duanak
entzun dezan,
begirik duanak ikusi
zuzpertzeko gauza dana
zuzpertu dedin.
Gau honek
eguna duke ondoren
betiko lotaratzen
ez baldin bagera
iratzartu nahi
baldin badugu.

Gaia 1: EHerria
Gaia 2: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Absidea/frisoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa