AOB^
Gure gaztaiņadi [gaztaiņondo],
gero-ta urriago
diranetaz, ez da
iņor arduratzen. (1)
Gaitzak artu omen
zituan, baina aien gaixoak [ta haien gaitzak]
ez gaitu [ez du inor] larritzen.
Denok aaztu gera
zertzuk izan ziren
gaztaņondoak, leen:
Zenbat aldiz gure
arbasoei, ta aien
gure guraso diran
aurrei, eman zien,
ale ona jaten.
Denok aaztu degu [gera]
gaztaņadiak zer
izandu zitzaizkien [zaizkigun]
gure aurrekoei (2)
gose-arra kentzen,
lurraldea janzten,
zur ona ematen (3)
eta, udazkenetako [udazkeneko]
arratsalde oien
betiko zoramen
ain zoragarrian
nolatan ibiltzen
giņan, ale ta morkotx
eder aiek biltzen:
adarrak astintzen,
idak alderatzen,
an-emen aztertzen;
magala astundu-ala
zakuak betetzen
edo pillak zertzen,
garai ta giroaren
gozoa gozatzen,
arbola eder aien
ostro oriztatuen
epeldura-kolore
glorian, pozarren.
Gaitzak artu omen
zituan, eta gaitzak
oi daramaz [daramazki] galtzen.
Eta ala bearko,
iņor ez bai da aien
gaitzakin estutzen, (4)
aien gaitza alaxen
bear bailitzaken.
Edozein aitzakiren
arrimura dantzatzen
nola oituta gauden, (5)
ongi dator aien
gaitza, denak mozten
saiatu gaitezten.
"Ez bai dute ematen,
bai dira ari galtzen,
lurra alperrik jaten..."
ta azpiko arrazoia
ez degu esaten,
ez bai gera ausartzen
argiak izaten
gutzaz juzgu txarrik
egin ez dezaten.
Nire errukia gaur,
tristurazko laiņo,
diran ta izandako
gaztaņadiak zear
edaturik dago
diran ta izandako
gaztaņadiak zear,
ageri bai dago
aiek jantzitako
lekunerik asko.
Egurgillen zerra
biotzik gabeko
pizti amorratuak
desteņuz utzitako
lantuzko lekaio
etsi dirudien
piņadi gazteko
ondo bana oiek
dakarzkit lekuko.
Or gaztaņadi bat zan.
Or eta arutzago:
insiņis beltzen gose
beltzak erasotako
abe zuri zarpil bat
soilik dagoen [dagoeneko] oro.
An gaztaņadi bat zan:
piņadi gazteko
piņu baiņo be otso
diran aien tartean
miņez igartutako
zauriz izurtutako
lotsaz zoratutako
ondo arek, dio.
Aien gaitzak edo
aitzakiak, gero?
Baso-bazter eta arruz
otsoak ekindako
artalde izuak antzo
piņadien aurretik
gero-ta estuago
gaztaņadiak iges
doaz, sekulako.
Gure aurrak laister
ez dute jakingo
gaztaņadiak zer
diran izandako.
Parkeren batean
dute landatuko
alako ondoren bat,
bakarrik, basoko
laguntarte gabe,
bakarrik, erbestera
derrior ta bakarrik
bortxaz eramandako
gure mendietako
gizon baten antzeko
triste ta gizajo
lekuz kanporako
pena bakartadezko
beltza bizi dezan
betiren betiko.