Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan
TRES^
Gorrotoak erre zuen Gernika:
Bere nortasuna maite duen
Herri baten kontrako
gorroto zahar zazpi buruko
herensuge halako
bekaizti
aintzinatik egundainoko
eraman txarreko pizti
inperialista eta genozidak.
Gorrotoak erre zuen
berebiziko nortasun
bere gisakoa duen
Herri jator baten
ikur zeritzon Gernika,
batez ere hizkuntza
berebiziko baten
adierazgarri (sic) (1)
zekusan Gernika.
Gorrotoak erre zuen Gernika,
erraustu zuen etxe ta pertsona,
baina
bonbak deuseztatu
ezin izan zuten
hizkuntza eta
euskaltasuna
erasotzen ihardun behar izan zuen
lehen bezala,
ihardun behar izan du,
behar du ihardun oraindik,
gorroto zahar zazpi buruko
herensuge halako
bekaizti
aintzinatik egundainoko
luze ta buru askotako
eraman txarreko pizti
inperialista eta genozidak.
Gorri, masoi, ateoen
kontrako amorruaren,
kontrako bendekuaren,
kontrako sarraskiaren
gainetik
Gernika,
euskaldunon askatasun-
-gogo hilezinaren
kontrako amorruz
erre zuen gorrotoak.
Erretzen utzi zuen (2)
bonbak eta sua baino
betikoagoa den gerra (3)
suminkorraren gar zital
egundainoko errausle
gaizto ta gaizkile
herensuge halako
bekaizti
antzinatik gaurdainoko (4)
luze ta buru askotako
eraman txarreko pizti
inperialista eta genozidak.