Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan
AOB^
Euskaldunok
Espainiar omen gara.
— Ni konforme—.
Euskara
Espainiako hizkuntza
omen da.
— Ni konforme—.
Baina Espainiarrek
erdaldun nahi gaituzte
eta, euskara
—zergatik?—
ezin sufritu dute
bizirik.
Gauzok halarik,
Espainiak ez du nahi
euskaldunik
Espainiak ez du nahi
euskararik
damurik.
Espainiak zapuzturik
non behar dugu
euskaldunok, non euskarak
bizi
Espainiaz kanpo baizik?