Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Etorri zan herrira (1)
herriko aberatsa.
Botoen sasoia zan.

Etorri zan ba herrira
herriko aberatsa,
ta
batu eban jentea. (2)
Baserritarrez eta
alogerekoz
bete zan plaza.

Beno,
plaza edo.
(Herriko etxe ta palazio
bitarte haura
etzan plaza inondio).

Batu zen ba jentea
ta agertu zan aberatsa
Palazioko balkoera.
Txapela kendu eben
baserritarrak eta alogerakoak.
Aberatsak zerhau esan
eutsen balkoetik:
"Ni arbolea naz
zuek satsa.
Zuek ondu bear dozuez
nire sustraiak".
Eta artean botoak
aberatsari emon eutsezan
baserritarrak eta alogerako
jendeak.
Gero
arbolaren sustraietan
usteltzen jarraitu eben.

Gaia 1: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Aberats/pobreak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa