Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Donostian, Oņatirako
autobusaren zain.
Baldosa grisetan
pipa-azazalak [sic, azalak?] eta
ostro hori banakak:
Santu Guztien eguna,
Domusantu.
Jendea plastiku boltsez
eta eta [sic] aterkiz
Soldadukintzek [sic]
morralkakiakin
erropa maletadun
bidaiariak
Batzuk geldi gaude
beste batzuk ibilian dabiltz
batzuk honuntz,
haruntz batzuk.
Badago aldizkari
pintarnarik
irakurtzen duenik.
Bikoteak musuka,
jende larria antsian; presarik ez duen
jenderik ere badabil
ni sekula ez naiz lasai
egoten. Larri nago
hainbeste autoren artean
zain hartu beharko ote dudan
betiko segurantzia falta
handiz. Beste ostera bat
egitera noa, ea
Oņatirako autobusa
topatzen ote dudan.

Gaia 1: Jendea
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa