Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Dendetako, plazatako
bonbilladun arbolak
Dendetatik, plazetatik
erne [eldu] dira Gabonak.
Erne [eldu] dira elizetan,
sukaldeetan, Belenak. (1)
Gabon-pozak poztu ditu
erri ta uri, gizonak.
Poztu ditu bere pozez
Gabon-poz ain bakunak.
A zer giro leuna duten
Gabonetan egunak.
Gabonetan, badirudi
denok gerala onak
denok opa dizkiogu
alkarri jai onak. (2)
Denok Anai bagiņake (3)
gera sentitzen denok
negu ta uda, beti bear
lukete izan Gabonok
......................... (4)

Gaia 1: Gabonak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa