Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Dena joan da.
Igaro da
nire harri artez (1)
abiatu zen ura.
Izan nuen errota bat
erabiltzeko beste ur.
Izan nuen hainbeste
gizon egarriri
eztarria ehun aldiz
gozatzeko beste ur.
Izan nuen
edo
proba egin izan [sic] behar nuen
ea nire urak
egin duena baino
gehiago egin ahal
ez ote zezakeen
bizitza buru gehiagoz
bizitu izan banu.
Ez nuen ohartu
nire bizitza idor (2) bat zela
Errotari erantsi behar niola
edo herrira dohazen
ur bideetako batetan
behar nuela sartu
herriko urak gehitzeko
etxetan, enparantzetan
parkeetan
ugariago zedin
euskaldunen ura
herriak ur gehiago
izan zezan bertako
eta kanpoko
jendearentzako.
Gaur horri agorrak
eskaintzen ditut
eta ur-negar triste bat
horri artez horri arte.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Idazlea
Azpi-gaia: Bizitza: Lana
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa