Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Beti esan dut,
Madrilen
ez digutela emanen
gura ta behar dugunik;
handik ez dator
deus onik.

Baina guk behar duguna
nonbait beharko dugu eskura
han ala hemen,
behar duenak
beharrik bait du
behar duena,
gustorik izango badu.

Hau badakite Madrilen
eta nik ez dut ikusten
zeri begira
ta zertan dauden,
hain sorgor eta
hain zeken
jakinik nola
geure onetik atera eta
buruberotzen
amorra
arazten
arnegarazten
gaituzten
behar ez dena
egiteraino.

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Borroka
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa