Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Berriz jaio behar banu
Orbelaunen nahiko nuke
berriz jaio, sortaldera begira da-
goen etxe zahar hartan.
Hala bizi dut Orbelaun
sortaldera begira,
aho handi bat bezala
atearte guztia
aurreko haritzen artetik
Nabarniz osteko Illuntzar (1) menditik,
gainetik, azaltzen den eguzkirantz zabalik.
Orbelaunen mahiko nuke
berriz jaio,
Orbelaun, ikuspegi handiko hartan
eta, hamabi urterekin
berriz etorri Arantzazura.

Gaia 1: Biografia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa