Bitoriano Gandiaga

Izadiminez

Fitxa

Izadiminezaren portada
  • Elkar - Arantzazu - Labayru, 2006, 174 or. (22 x 14) – IZM
  • Saila: Bitoriano Gandiaga, “Poema argitaragabeak”
  • Edukia: 1. Atarikoa - 2. Eguna - 3. Urtaroak - 4. Elementuak - 5. Izadiaren altzoan
  • Edizioa eta hitzaurrea: Iñaki Sarriugarte
  • Azala: Borja Goitia
  • Azaleko argazkia: Juantxo Egaña








Edukia

  • Liburu monografikoa da funtsean. Izadia eta urtaroak kantatzen dituzten poema eta testuak, poetak bere bizitzan argitaratu gabe utzi zituenak, daude bilduta liburu honetan. Ekaineko 24a edo San Joan egunak, udako solstizioak, oroitzapen, bizipen eta esperientzia guztiz bereziak dakarzkio Gandiagari, eta sarritan kantatzen du: 10en bat olerki behintzat  horien inguruan ari dira. Elementu naturalen artean argia, mendia, itsasoa, hainbat zuhaitz eta  hegazti ditu poetak kantagai. Bestalde, bere bizitzako barne esperientziak eta arazo sozialak agertzeko bidea ematen diote sarritan poetari elementu natural horiek.

Idazte-datazioa

  • Liburu honetako hainbat olerki et testuren idazte-urterik ez dakigu. 20 bat olerki 1950-1970 urteetakoak dira; 23ren bat 1970-1990 urteetakoak; eta beste 23 inguru Gandiagaren bizitzako azken hamar urteetakoak (1990-2000).
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi