Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Udaberri

Amaiera: euskal-giroa].

Titulua/Ezkaintza: Udaberri [AUR+ Olerti]

Iturri nagusia: Olerti (1969, I-II) 13. or.

Beste iturria(k): AUR: 1 + AOB: 1 + HGBN, 66 + HGBA,107 + HGBS, 88 + HGB3E, 40 + BAG, 1 + KABE

Idazte-urtea: 1968-it (AUR) (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1969 (Olerti)

Gaia 1: EHerria

Gaia 2: Euskara

Azpi-gaia: EHerria: Nortasuna

Dokumentu mota: Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga (?)

Musikatzailea: Jose Iturria

Kantaria: Estitxu eta Donato Larrañaga

Sinadura: B. Gandiaga (Olerti)

Testu-oharrak:
Olerti-koaz gain inprimatuta dago olerki hau Kata-Berri ekitaldirako (1971) argitaraturiko orrian (AOB). Kopia horiek berdinak dira, aldaera ortografiko txikitxoren bat kenduta.
Beste iturri guztiak makinaz idatzitakoak dira. AUR-ko eta BAG-ko testuak Olerti-n bezala daude. HGBN, HGBA eta HGBS-ko kopietan ere ez dago testu-aldaketarik, baina, geroagokoak izanik, euskara batuko arau ortografiko berri zenbait dago aplikatuta: dugu, herri, nahi, hartu. HGB3E-ko HGBN-koaren fotokopia edo da.
Gaztelaniazko itzulpena Kanta-Berrirako egin zuen —seguruenik autoreak berak, antolatzaileek eskatuta—.
(1) Beste iturri batzuetan "ba dala" dago idatzita; HGBA: "ba dela".
(2) Kanta-Berriko testuan: "bait dut"; HGBN, HGBA eta HGBS: "baidut".
(3) Ahapaldi hau ez dago Olerti-n eta ez Kanta-Berri-koan ere. —Ez eta AUR-ko makinazkoan eta BAG-en ere—. Bai, ordea, HGBN, HGBA eta HGBS-n.

Ingurune-oharrak:
ik.: 1969.eko urtean Olerti sortan argitaraturiko besteak bezala aurreko urtean (AUR, 1968) idatzitakotzat jo dugu olerki hau ere.
[I] Laugarren ahapaldi hau argitaratzekoan kentzea izan zitekeen agian zentsura arazoengatik.
1971n egindako "Kanta-Berri. Euskal Herriko kanta berrien egileen lehen sariketa"-ra aurkeztu zuen olerki hau, Joxe Iturriak musikatua. Arantzazuko komentuko kronikak dioenez: "Se ha llevado el premio de "La Voz de España", de 10.000 ptas, para la nueva letra del concurso de "Kanta-berri" celebrado recientemente el P. Victoriano Gandiaga". Abestietako testurik onenari eman zioten sari hori. Sariketaren azken ekitaldia ekainaren 24an izan zen. Orduko esku-programan "Udaberri" piezaren hitzak eta doinua Jose Iturriarenak direla esaten du; baina ez da egina; hitzak Gandiagarenak ziren. Estitxuk eta Donato Larrañagak interpretatu zuen sariketakoan kanta hori.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa