Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Orbelaun ta Arantzazu

Amaiera: ta haizearen esamesez

Iturri nagusia: AOB: 1

Idazte-urtea: 1995-2000-it (AOB-B)

Gaia 1: Biografia

Gaia 2: Arantzazu

Azpi-gaia: Biografia: Baserria

Dokumentu mota: Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
(1) Horrelaxe, azken punturik gabe, dago testua; baina badirudi burututzat eman zuela autoreak olerkia.

Ingurune-oharrak:
[I] Gandiagak karpeta oso bat utzi zuen, liburugai moduan eratua, autobiografikoa nolabait. Bertako lehen atalak titulu hauxe zeraman, hain zuzen ere: "Orbelaundik Arantzazura"; liburu osoaren sarrera gisakoa da hori —gero Adio liburuan dago argitaratuta—; bigarren atalean hainbat bertso-saio bildu zuen, bere bizitzako gertakarien inguruko edota hainbat laguni dedikaturiko. Liburugai horretako ideia nagusia jaso zuen beraz hemengo olerki honetan, Orbelaun eta Arantzazu bere bizitzako "zubiaren orpotzat" irudikatuz.
[II] Bere bizitzako ibilbidearen eta batez ere Orbelaundik Arantzazura fraide joatearen ikuspegi probidentzialista bestelako idatzitan ere agertu zuen Gandiagak: ik., adibidez, "Nire lagun Iņaki " hasten den idatzia, edota "Eta bizitza badihoakit" hasten den olerkia.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa