Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Kristauok

Amaiera: orrien kategoriak.

Iturri nagusia: AOB: 1

Beste iturria(k): GBB, 3 + HGB3E, 27. or.

Idazte-urtea: 1967-1970-it (AOB-P)

Gaia 1: Jendea

Azpi-gaia: Jendea: Berdintasuna

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Olerki honen hiru bertsio ezberdin ditugu, denak makinaz idatziak: (A), (B) eta (C).
(A) bertsioa izan daiteke aurrena, gerokoak baino laburragoa da, hirugarren ahapaldia falta zaiolako. Gainera azken ahapaldia aski ezberdina da. (B) eta (C) bertsioen artean ezberdinatasun handirik ez dago, baina hirugarren ahapaldian diferentziak daude. AOB-ko (C)bertsioa eta HGB3E-ko eta GBB-ko testuak guztiz berdinak dira.
Hemen AOB-ko (C) bertsioa aukeratu dugu nagusitzat, eta besteetako aldaerak ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu.
(1) AOB-ko (A) bertsioan honetara zegoen makinazko testua, eskuz zuzendua:
"Gizonok
denok gera berdinak
legearen aurrean;
denok gera ez dakit zer
eskubidedun zerbait
zorioneko gerala dion
soziologiak."
(2) AOB-ko (B) bertsioan honetara zegoen ahapaldi hau, makinazko testuan:
"Marxismoak ere
ba ditu berdintasun
paradixuren baterako
zorion-teoriak."
(3) AOB-ko (A) bertsioan honetara zegoen ahapaldi hau makinazko testuan —kortxeteen artean jarri ditugu eskuz idatzitako aldaerak—:
"Nik, bapo dagoela, diot,
begiz errepasatuz
baratzeko aza- [buru hortako aza]
orrien kategoriak."

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa