Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Izar eder bat eta

Amaiera: sukaldetik

Iturri nagusia: AOB: 1

Idazte-urtea: 1964 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Gaia 1: Gabonak

Dokumentu mota: Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
(1) Eskuzko testuan marra luzea bota zuen aurreko ahapaldiaren eta azpikoaren artean. Agian bi olerkitzat bereizi nahi zituen autoreak; baina bien gaia eta estiloa berdintsuak dira. Bestalde, bigarren ahapaldi honetan, hirugarren lerroan, hasieran idatzirako "izar" hitza ezabatu egin zuen, seguruenik lehen ahapaldian zegoela konturatu zelako. Horren ordez, "soi˝u" hitza idatzi zuela dirudi, irakurtzen zaila dagoen arren.
(2) Zalantzarik gabe, burutu gabe utzi zuen olerkitxo hau.

Ingurune-oharrak:
ik.: 1968an euskara batuari buruzko Euskaltzaindiaren Arantzazuko Batzarrean emandako arauen aurretikoa da testu hau. 1964ko data esleitu diogu, 1960. urteetako euskara batuaren aldeko mugimenduaren barruan 1964an izan zelako lehen bilera -Gandiaga bera euskaltzain urgazle izendatu zuten urtean-. Ez dakigu Gandiagak parterik hartu zuen ala ez hango eta ondorengo bileretan. Baina seguru adi zegoela euskara batuaren mugimenduari. Dena dela, 1968ko Euskaltzaindiaren Arantzazuko biltzarra baino lehenagokoa da testu hau.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa