Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Ez dago nire agenda ikustea besterik.

Iturri nagusia: AOB: 1 (ik. HAE: “Lehenengo akordua”, atzealdean)

Idazte-urtea: 1996 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Gaia 1: Izadia

Gaia 2: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Frantziskotarra

Dokumentu mota: Esk

Poesia / Prosa: Prosa

Testu-oharrak:
Testu hau "Niri eragiten dit eguraldiak" hasten den saio poetikoaren hasieraren zirriborroa da. Zurgai aldizkariko argitalpenean zerbait aldatuta dator, eta gainera "Eta bereala beste hau:" lerroaren ondoren beste olerki bat dator.
(1) Olerki hau, zirriborro moduan, A3S olerki sortan dago (11. or.). Hasierako testuari han egindako aldaketak sartuta daude bertsio honetan.
(2) "Bedeinka ezazue Jauna" Danielen kantikaren hasieran dago. Erreferentzia konkretu hori kendu egin zuen testua Hegats aldizkarian argitaratzean, eta honetara idatzi zuen: "Nik egunsentia, iluntzea, udaberria eta udazkena nahi ditut nire egungo otoitzerako lagun.

Ingurune-oharrak:
Ik.: "Lehenengo akordua" makinazko testuaren atzealdean dago idatzita testu hau. Hura 1996kotzat jo dugunez, hau ere aurreragokotzat ezin dugu behintzat jo; horregatik, eta beste daturik ezean, 1996ko data jarri diogu. (Ik. testu hari egindako oharra).
(I) "Orduen liturgia" apaiz eta erlijiosoek egunero, ordu-aldi jakinetan, egiten dituzten otoitzak dira: Gorespenak (goizean), Bezperak (iluntzean), etab. Itun Zaharreko "Danielen Kantika" deritzana (Dn gr 3, 57-88) honela hasten da: "Jaunak egindako guztiak, bedeinka ezazue Jauna". "Anaia eguzkiaren eresia" Asisko Frantziskok idatzi zuen, eta honetara hasten da: "Goi-goiko, ahalguztidun, Jaun ona" (ik. Asisko Frantzisko - Asisko Klara liburua, 94. or.).
Danielen kantika Orduen Liturgia-ko otoitzetako bat da.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa