Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Orma uts bat zegoen (2)

Amaiera: zinu bat zuten harrika.

Iturri nagusia: AOB: 1

Idazte-urtea: 1969 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Gaia 1: Arantzazu

Azpi-gaia: Arantzazu: eliza

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Hiztegia:
* Badirudi hemen izen bihurtua dagoela adberbioa.

Testu-oharrak:
Berdin hasten den beste olerki bat ere badu Gandiagak, hemengo honi oso lotua.
(1) Ondorengo sei lerroak olerkia idatzi ondoren tartekatu zituen nonbait, makinazko testuaren alboan baitaude kopiatuta.
(2) Ondorengo hiru lerroak berdin hasten den beste olerkikoak dira.
(3) Azken bi lerro hauek berdin hasten den olerkian 6. eta 7. lerroak dira.

Ingurune-oharrak:
ik.: Data 1969koa jarri dugu, urte horretan igo baitzituzten apostoluak frisora eta Andre Maria goiko hormara.
[I] Olerki honen aurretik beste bat idatzi zuen gai berberaz eta berdin hasten dena; horko bost lerro jaso eta tartekatu zituen hemengo honetan ere, hasierako bi lerroez gain. Itxuraz, olerki honetan besteko lehen zatia, apostoluak jartzeari dagokiona, garatu eta zabaldu egin zuen, hango "zinu bat zuten harrika" lerrorainokoa, hain zuzen ere. Horregatik handik aurrerakoa, Pietatearen eta Jesus hilaren harriaren jartzeari dagokiona, alegia, olerkiaren bigarren partetzat edo har daitekeela dirudi. Horregatik hemengo olerki hau eta bestea osagarritzat har daitezkeela ematen du.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa