Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Gizona bakarrik,

Amaiera: mundu hau.

Iturri nagusia: HGB3E, 26. or.

Beste iturria(k): AOB: 1 + GBB, 1

Idazte-urtea: 1967-1970-it (AOB-P)

Gaia 1: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Bakardadea

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Olerki honen lau bertsio (edo kopia) ezberdin ditugu: AOB-ko bi: AOB(A) bertsioa, zaharrenena, azken ahapaldia oso ezberdina du besteetakotik; AOB(B) bertsioan (makinazkoan) aldatuta dago ahapaldi hori, eta gainera eskuz bestelako aldaketatxo batzuk daude adierazita. Aldaketa horiek guztiak sartu zituen HGB3E-ko makinazko bertsioan. Horregatik azken hau aukeratu dugu, azken aldaeratzat. —GBB bildumako testua AOB(B)-koa bezalakoa da, baina horko eskuzko aldaketak egin gabe—.
(1) "bai" hitza AOB(B) bertsioan sartu zuen.
(2) Olerkiaren jatorrizko bertsioan (AOB(A) honetara zegoen ahapaldi hau:
"Zeruak ere inguratzen du
mundua.
Hutsik eta
urdinduta
eta hautsa dariola."
(3) GBB testuan azken bi lerroak honetara ebakitzea proposatu zuen —baina artean azken lerroa aldatu gabe zegoen—:
"inguratzen du
zeruak ere
mundua".

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa