Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Euskal Herria ona da

Amaiera: gorabehera.

Iturri nagusia: AOB: 1

Beste iturria(k): 1KO, 15-16 + HGBS, 37 + HGB1E, 4. or.

Idazte-urtea: 1970-it (IKO)

Gaia 1: EHerria

Azpi-gaia: EHerria: Lurra

Dokumentu mota: Esk + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Olerki hau koadernoko eskuizkribuan daukagu aurrenik; beste lau kopia ditugu makinazkoak -hiru AOB-koak: (A), (B) eta (C)-, lauak zenbait zuzenketa eskuzkorekin: AOB-ko (C) kopia da horietan aurrena, eta zenbait aldaketa egin zuen hor autoreak berak, beste kopia guztietara pasa zirenak; (A) eta (B) kopietako zuzenketak berdinak dira, dirudienez J. Azurmendik eginak, autoreak eskatuta edo; azkenik, HGB1E-ko eskuzko zuzenketak J. A. Adurizek eginak dira, batez ere euskara batuko grafiara moldatze aldera, autoreak eskatuta noski. HGBS-n garbirik dago makinazko testua, eta horkoarekin berdinak dira AOB-ko (A) eta (B) makinazkokoak. AOB-ko (A) kopiako testu zuzendua jaso dugu hemen, HGB1E-ko zuzenketa ortografiko eta guzti; eta makinazko jatorrizko testu-aldaerak kortxeteen artean edo ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu.
Makinazko kopietan eta jatorrizko eskuizkribuan lehen eta bigarren ahapaldiak berdinak dira —bien artean bi lerro daude tartekatuta eskuizkribuan, lekuz kanpo nonbait, gero ere badatozelako nolabait: "Euskalerria / Frontera bat gora behera"—; hortik aurrera, ordea, alde nabarmen samarrak daude; horregatik doaz kopiatuta ditugu 1KO-ko eskuizkribuko lerroak:
"Murziako nire lagun
Leon Diego de Ortin
arrituta geratu zan
frontera pasatuz gero
oraindik Euskalerria
arkitu zuanean Frantzian.
Baina Frantziako Monsieur Divalek
Pays Basque aipatzean
etzekian Pays Basque-rik
zanik Espainian.
Juan Diego eta ni
raro arkitu gera
haura nazioz kanpora
ni berriz neure Herrian
frontera bat gorabehera.

Jakina
ain merke dago hemen
matrikula da merkeena.

Poztutzeko da,
baina ez asko,
zeren, hain zuzen,
merkeegi saltzen
dugun matrikula".

(Azken lau lerrook beranduago erantsita daude nonbait 1KO-ko eskuizkribuan, euskara batuaz idatzita baitaude).

(1)Beste honako lerro hauek zeuden AOB-ko lehen kopian, (C) kopian, 1KO-ko jatorrizkoan ere badaudenak:
"Baina Frantziako Monsieur Divalek
Pays Basque aipatzean
etzekian Pays Basque-rik
zanik Espainian."
(2) Lerro hau honetara zegoen 1KO-ko eskuzkoan: "Juan Diego eta ni raro arkitu gara:"; AOB-ko (C) kopian zuzendu egin zuen hori eskuz, "Juan Diego de Ortin raro arkitzen da:" idatziz

Ingurune-oharrak:
[I] 1KO-ko eskuizkribuaren gainaldean Joxe Azurmendiren honako olerkitxoa dakar:
"Nekazari:
nire hitza
zure aitzur kolpea da".

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa