Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Hara: (1)

Amaiera: beharko da ipini.

Titulua/Ezkaintza: Txakolinaren Ospakuntza 2 / Celebración del Chacolí 2

Iturri nagusia: HGB-2, 29-63 (HGB-1, 29-60)

Beste iturria(k): TBO, 6-22 + HGBN, 80 (atalak) + HGBA (atalak) eta HGBS (atalak bakarrik) + + EGS, II: 13 (gaztelaniaz)

Idazte-urtea: 1973-it (TBO)

Argitarapen-urtea: 1974 (HGB)

Gaia 1: EHerria

Gaia 2: Euskara

Dokumentu mota: Lib + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Hiztegia:
* harenbaten = seguru asko; nonbait
* elkarri: Bi formak darabiltza poeman: "elkarri" eta "alkarri".

Testu-oharrak:
TBO-ko euskarazko testuaren parekoa-edo da EGS-ko gaztelaniazko itzulpena; baina ez dirudi zuzenean TBO-kotik itzulita dagoenik.

Gandiagaren poema handi hau olerkitan zatikatu-edo egin dugu geure aldetik, hain zuzen, bestelako iturrietan aparteko olerkitzat ageri diren zatiak nabarmentzeko: — 1. olerkia: HGBA-n ere badago.
— 2. olerkia: HGB iturrian bakarrik dator —eta TBO-n eta EGS-n (gaztelaniaz)—. Liburuan argitaratzeko konposatu zuen nonbait zuzenean.
— 3. olerkia: HGB iturrian bakarrik dator —eta TBO-n eta EGS-n (gaztelaniaz)—. Liburuan argitaratzeko konposatu zuen nonbait zuzenean; hala ere, horren hasierako ahapaldia badago AOB iturrian ere, berdin hasten dena; eta horko ideiak bestelako iturritan ere aurki daitezke (adibidez, “Jaso dezagun euskara” hasten den olerkian).
— 4. olerkia: HGBN eta HGBS iturrietan ere badago; baina bietan jarraiko olerki gisa, eta ez antzerkirako moldatuta. — 5. olerkia: HGBN eta HGBA (210-211 or.) iturrietan ere badator olerki hau, baina antzerkirako moldatu gabe, jarraiko olerki gisa.
— 6. olerkia: Aurreko olerkiaren barruko ahapaldietako baten errepikapena besterik ez da. Eta ez dago horrela bakarrik beste inongo iturritan.
— 7. olerkia: Olerki hau HGBN-n eta HGBS-n (106-107 or.) ere badago, baina ez antzerkirako moldatuta.
— 8. olerkia: ahapaldi hau HGB liburuan bakarrik dago —eta TBO-n eta EGS-n (gaztelaniaz)—, baina ez bestelako inongo iturritan.
— 9. olerkia: Ahapaldi hau lelo bezala errepikaturik dago “Txakolinaren ospakuntza 2” poeman. Eta AOB iturrian ere badago solte; azpian, berriz, “Gure egia” ahapaldi txikia dago hor (HGB-2, 102). — 10. olerkia; HGBN (79. or.) eta HGBS-n (103. or.) iturrietan dator, baina antzerkirako moldatu gabe.
— 11. olerkia: HGBN (85. or.) eta HGBS (110. or.) iturrietan ere badago, baina antzerkirako moldatu gabe.
— 12. olerkia: HGBN (84. or.) eta HGBS (108. or.) iturrietan ere badago, baina antzerkirako moldatu gabe.
— 13. olerkia: Libururako konposatua da nonbait zuzenean, beste inolako iturritan ez baitugu aurkitu, TBO-n eta EGS-n izan ezik; azken honetan gaztelaniaz.
— 14. olerkia: Olerki hau HGBS (105. or.) iturrian ere badator, baina antzerkirako moldatu gabe.
— 15. olerkia: HGBS (74. or.), HGBG eta HGBM (7. or.) iturrietan solte dagoen olerki hau “Txakolinaren ospakuntza 2” poemaren barruan dago sartuta bere horretan (HGB-1, 56-57 or.). Beste inolako iturritan ez dugu aurkitu, TBO-n eta EGS-n (gaztelaniaz) izan ezik.
— 16. olerkia: Zati hau HGB-ko poema honetan bakarrik aurkitu dugu —eta TBO-n eta EGS-n (gaztelaniaz)—, baina ez beste inolako iturritan.
— 17. olerkia: Poemaren azken zati honetan lehenago erabilitako ahapaldi eta lerro zenbait errepikatu zuen. Horrexegatik edo, iradokita bakarrik dator EGS-ko itzulpenean.

_________

Poema honetako erreferentzia bat edo besteri buruz –”Txakolin, txakolin / txakolinak on egin”, “nik zuri, zuk neri...”, ik. Lekuona’tar Manuel, Idaz-lan guztiak. 1. Aozko literatura (Kardaberaz bilduma-22), Tolosa, 1978, 486-487. or.

(1) Testuaren barruan badago paperen banaketa; baina ez dago guztiz berdin TBO-ko testuan eta HGB-n. Azken honetan sarritan testua gehiago zatitu eta banatuta dago aktore ezberdinen artean. TBO-n ez dauden aktoreak sartzen direnean, parentesi arteko minus (-) seinalea jarri dugu aktorearen izenaren ondoren. Horrelakoen ahotan jarritako testua horrelakorik ez duen aurreko aktorearen ahotan dago TBO testuan. Marratxoarekin (-) seinalatu ditugu, baita ere, TBO testuan ez dauden eta HGB-n sartuta dauden oharrak.
(2) Hitz edo izenen aurreko “X” hori bereizita ageri TBO testuan.
(3) Poemako “Baterako kantua” honetara da osorik, eta bi aldiz dago jasota osoan (HGB-2, 55) eta poemaren azkenean; baina behin baino gehiagotan zatika dago, lau zatitan, hemen adierazten dugun bezala —binaka ere badaude kantaren zatiok—:
a) Txakolin, txakolin,
txakolinak on egin.
Guztiok edaigun alkarrekin.
b) Bihotza pozez betetzen da
txurrut bat harturik.
Ez dago inon holako edaririk.
c) Matsaren orpotik dator
mama goxua, mama goxua.
Edango neukela
beterik basua. Klink! beterik basua.
d) Nik zuri, zuk neri,
agur eginaz alkarri,
basua txit garbi
beharko da ipini.
Puntu honetan iradokita bakarrik dago kantaren hasiera; uste izatekoa da, kantaren lehen zatia bakarrik dela kantatzekoa hemen, bakarrik agertu baita hori aurrenekoz lehentxeago poeman (HGB-2, 42). TBO-n, ordea, lehen bi zatiak osorik datoz idatzita puntu honetan. Eta EGS-ko itzulpenean kanta osoa dator: lau zatiak.
(4) Lerro hau ez dago HGBN-ko testuan, ezta EGS-ko itzulpenean ere.
(5) Goian esan bezala, TBO-ko testuak ez du hiru atalen banaketa; HGB-ko argitalpenerako egin zuen banaketa hori nonbait.
(6) Ahapaldi hau ez dago TBO bertsioan, ezta EGS-ko itzulpenean ere. HGB-ko argitalpenerako erantsi zuen nonbait, bigarren atalaren konklusio gisa edo.
(7) Ik. (5) oharra.
(8) Kanta hau hasierarekin bakarrik dago adierazita TBO-ko testuan.
(9) Kanta hau era laburtuan dago adierazita TBO-ko testuan (10) TBO-n beste lerro hauek datoz ondoren, HGB-n ez daudenak:
“behin eta hiru aldiz atxurtu
—makurtu—;
behin eta hiru aldiz sulfatatu
—zutitu—.
EGS-ko itzulpenean ere badaude lerro horiek. Poema argitaratzekoan ezabatu egin zituen nonbait.
(11) Lerro hau ez dago HGB-1 eta HGB-2 edizioetan. Bai, ordea, TBO-n ( ("Baina ni bajuekin / ehortz nazatela,”). Badirudi, beharrezkoa-edo dela hori, pentsamendu osoa jarraitzeko. EGS-ko gaztelaniazko itzulpenean ere badago. Dena dela, puntua (.) utzi dugu lerroaren ondoren, liburuan bezala, eta ez koma(,) TBO-n bezala.
(12) “Bajuen diharra” lerrotik hasita honaino Otaegi ETAko militante fusilatuaren oroigarri-testuan jaso zuten.
(13) Lerro hau ez dago TBO-ko testuan; ezta EGS-ko gaztelaniazko itzulpenean ere.
(14) Azkeneko “Baterako kanta” hau iradokita, baina osorik idatzi gabe dago EGS-ko gaztelaniazko itzulpenean; lehendik ere idatzita dagoelako seguruenik.
(15) HGB eta TBO-ko testuen aipaturiko diferentziez gain, badaude hitzen aldaketa ortografikoak eta morfologikoak ere TBO-ko euskarazko testutik HGB-kora, hasieran adierazi dugunez; hona horietako batzuk: dijoa - dihoa, luke - lukee, autsi - hautsi, txispatu gaitezen - txispa gaitezen, nukela - neukela, inun - inon, dei emaileak - deiemaileak, diarra - diharra, aien - aihen, ostro - hostro, etab. Bestalde, antzerkigileak maiuskulaz daude bereizita HGB-ren lehen edizioan; bigarrenean, berriz, minuskulaz eta letra etzanez.

Ingurune-oharrak:
[I] “Pello M. eta Jexux M. Zabaleta anaiei esker onez” diote eskaintza-lerroek (HGB-1, 29. or.). Fraide legazpiarrak ziren; poema hau inprimategirako antolatu zuenean, Pello irakasle zen Arantzazun, Jexux Mari, berriz, teologiako ikasle bertan. Honela dio autoreak bere “Izendatu didazuen gaia” hasten den hitzaldian: “Gero argitara behar omen zirela hark, eta orduan Zabaleta anaiengana jo nuen laguntza eske. Oteitzak berak adierazi zidan pastoral txikien moduan era nintzakeela zenbait poema, eta antzezpen gisako bi osatu nituen Pello Zabaletaren laguntzaz”.
[II] Bat-gizonari, Bi-gizonari eta Hiru-gizonari, bakoitzari bere izena ipini zien Gandiagak, eta olerki banatan deskribatu zituen: “Jende taldean, beharrez ixil” (Pello Zintzo Bainabildurti, Bat-gizona); “Nola den profeta” (Bi-gizona, Jonas Norazoaz Nahitaezprofeta); “Jatorra ez denak ez du” (Hiru-gizona, Joxe Tentaueta Garailetakoa). (Ik. hiru olerki horiek erregistro banatan datu-base honetan).
[III] “Lur hauetako” abestien izaera tristearen ideiak, beheraxeago errepikatuko duenak, Gandiagaren gaztetako pasadizo bat gogoratzen digu, Salbatore Mitxelenaren kantak abesten ari ziren fraide ikasleen eta beraien maisuaren artekoa. Euskal kantak tristeak zirela esan omen zien maisuak, gaztelaniaz; eta Gandiagak bat-batean erantzun: “...baina egiazkoak dira” / ... "pero son verdaderos”. 1985ean Iñaki Uriak eta Pello Zubiriak, Denbora galdu alde liburuaren argitalpena zela eta, egin zioten elkarrizketan (Argia aldizkarian argitaraturikoan) eman zuen berak pasadizoaren berri: ik. datu-base honetan “Liburu berria argitaratzekotan dela” hasten den testua.

Iruzkina:
“Bigarrena Euskalerriko jende xehearen gorapen bat da. Euskalerri-etxe-aurreko mahats-parrak badu nahiko osperik. Erripan hedaturik dauden mahats-ondoak ahaztu egiten dira berriz, baliorik gabeko herri-kontzientzia baliotsuari eusten dion herri xehea ahaztutzen den bezala. Adaburuko mahats-aihen, hosto eta mordoren sustraiko bizitza den mahats-orpoarentzako kontu [sic, kantu?] bat da: Nekazarien antzeko, arrantzaleen antzeko, langilleen antzeko mahats-orpoarentzako kantu bat, alegia. Mahats-orpo beste izenik gabe mahatsaren orpoak: gehiago gabeko jende izen gabekoaren izengabekide.” (Bitoriano Gandiaga, “Aita Gandiaga ta bere poesia” (A. Anasagastik egindako elkarrizketa), Aránzazu aldizkaria LIII, 1973, 375. or.).

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa