Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Nik herriari zor diodala

Amaiera: dator direnen kantari.

Iturri nagusia: HGB-1, 69-70 (HGB-2, 73)

Beste iturria(k): HGBN, 57 + HGBA, 91-92 + HGBS, 78 + HGBM, 3

Idazte-urtea: 1972-it (HGBA)

Argitarapen-urtea: 1974 (HGB)

Gaia 1: EHerria

Gaia 2: Idazlea

Dokumentu mota: Lib + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Testu-oharrak:
Hemengo lehen hiru ahapaldiak HGB-n argitaratuta daude (HGB-2, 73. or.); baina ez laugarren ahapaldia; eta hemengo hirugarren ahapaldia aurrena da HGB-n. —Hiru ahapaldi horiek "Arozamenaren" hasten den poemaren barruan ere sartu zituen Gandiagak, HGB liburuko "Hiru gizonak bakarka" poemako bertsiotik jasota, gaztelaniazko itzulpen berri eta guzti; itzulpen berri hau bestearen jarraian eman dugu—. Arrazoi horiengatik erregistro berezia eman diogu bestelako iturri guztietan olerki apartekoa zen honi.
HGBA, HGBN, HGBS eta HGBM-ko testuak berdinak dira funtsean, aldaera ortografikoren edo morfologikoren batzuk kenduta. HGBA-ko aldaeretako batzuk kortxeteen artean sartu ditugu; bestelako hainbat aldaera, azpiko ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu.
HGBM-n gaztelaniazko itzulpen eta guzti dago testua.
(1) HGBA: "diodana"; HGBS eta HGB: "diodala"; HGBM: "diotala".
(2) HGBA-n, HGBS-n eta HGBM-n ere ez dago punturik lerro honen ondoren; HGB-n, berriz, puntua dauka. Badirudi hobeto ulertzen dela punturik gabe. Dena dela, HGBN, HGBS, HGBM eta HGBA-n ez dago inolako punturik ez komarik ahalpaldien barruan; HGB-ko argitalpenerako sartu zituzten horiek nonbait.
3) Ahapaldi hau osorik aski ezberdin dago HGB-n; honetara:
"Nik herriari zero diodala
herritik hartu dudana.
Amaren bidez heldu zitzaidan
euskal mezuen gutuna.
Herri maitean kontserba dadin
haien aide eta haien guna.
utzi nahi diot dardara gisa
nigan duten oihartzuna".
(4) Hau eta hurrengo lerroa HGBA-n, HGBN-n, HGBS-n eta HGBM-n badaude, baina ez HGB-n. Izatez, lekuz kanpo daudela dirudi horiek, beste ahapaldiak 8 lerrotakoak baitira, eta hemengo hau hamarrekoa.
(5) HGB-n azken lau lerroak guztiz aldatuta datoz:
"Hartutakoa eramango dut
geroaz odoltzeraino,
jator-legea lehenago baitut
bizitza-legea baino."
(6) Azken ahapaldi hau HGB-n kanpora geratu zen, goian adierazi dugunez.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa