Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Itxi iezazkidazu ezpainok, Jauna,

Amaiera: Itxi iezazkidazu ezpainok, Jauna,

Titulua/Ezkaintza: Domine, labia mea aperies (AOB)

Iturri nagusia: HGB1E, 19. or.

Beste iturria(k): GBB, 13 + AOB: 1

Idazte-urtea: 1967-1970-it (AOB-P)

Gaia 1: Euskara

Azpi-gaia: Euskara: Eliza

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Olerki honen lau kopia ditugu AOB-n: (A), (B), (C) eta (D). Horietan (A) da aurrena; (B) kopiako makinazko testua berdina da, baina olerkiaren sarreratxoa sartu zuen, gero beste kopia guztietara pasa zena: "Eta orduan...". (C) eta (D) kopiak berdinak dira, eta horietako makinazko testua berdina da (A) kopiako makinazkoarekin; baina bietan honako titulu hau gaineratu zion autoreak eskuz olerkiari, latinez: "Domine, labia mea aperies"; bestalde, (D) kopian eskuzko aldaketaren batzuk sartu zituen, euskara batuko formen aldera.
GBB-ko kopia AOB(C) bezalakoa da, baina inolako eskuzko aldaketarik gabe. HGB1E-ko makinazko testua ere besteetako makinazkoa bezalakoa da, baina eskuzko aldaketa asko sartu zuen zuzentzaileak, euskara batuko ortografia eta morfologiaren aldera.
HGB1E-ko kopia hartu dugu nagusitzat, bertako eskuzko aldaketa eta guzti.
(1) "Nahi eta nahi ez" zegoen makinazko kopia guztietan; eskuz aldatu zuen HGB1E-ko zuzentzaileak.
(2) Ahapaldi hau honetara zegoen AOB(A) kopian:
"Nola behar dizut aita-izenik eman
cruzadu eta obispu gerreruen hizkuntzan?
Itxi izkidazu ezpainok, Jauna."
Eskuz aldatu zuen eta bigarren lerroa bitan jarri zuen; eta gero ondorengo kopia guztietara horrela pasa zuten. Baina horren azken lerroa ez zuten jaso ondorengo kopiek. Zergatik? Kopistaren okerra? Hor egotea dagokiola dirudi; horregatik kortxeteen artean bederen sartu egin dugu.

Ingurune-oharrak:
[I] Olerki honek duen titulua –“Domine, labia mea aperies”–, eskuz gaineratua jatorrizko testuari, fraideek eta, Matutiak (edota Gorespenak) otoitzaldia hastean esaten dituzten hitzak dira: “Jauna, ireki iezazkidazu nire ezpainak”. Olerkian errepikatuko duen “Itxi iezazkidazu ezpainok, Jauna” leloaren bidez bestearen kontraposizioa agertu nahi izan zuen nonbait.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa