Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Irakurri duzuena zuhaitz baten kontuak izan dira

Amaiera: Gure esperantza.

Titulua/Ezkaintza: Epilogoa. Gandiagaren beraren barrutik egina adiskideari Joxe Azurmendik

Iturri nagusia: HGB-2, 185-214

Argitarapen-urtea: 1974 (HGB)

Gaia 1: Idazlea

Gaia 2: Biografia

Dokumentu mota: Lib

Poesia / Prosa: Prosa

Prosa-generoa: Elkarrizketa

Elkarrizketagilea: Joxe Azurmendi

Hiztegia:
* ihaurri = barreiatu, zabaldu

Testu-oharrak:
Testu hau Joxe Azurmendik idatzi zuen, baina, azpitituluan bertan dioenez, “Gandiagaren beraren barrutik egina” da. Izatez, ia testu osoa Gandiagaren ahotan dago jarrita, eta hark beste hainbat lekutan idatzitakoak daude “Epilogo” honetan bilduta modu sintetiko eta ordenatuan. Horregatik guztiagatik Gandiagaren beraren testutzat jo genezake hemengo hau –Joxe Azurmendiren baimenarekin–, edo, gutxienez, haren pentsamendutzat.

Ingurune-oharrak:
Testu hau ez dago elkarrizketa bezala eratua; baina elkarrizketa luzearen emaitza da; eta benetan Gandiagak egiten du hitz, Joxe Azurmendiren lumatik; horregatik Gandiagaren testutzat jo genezake. “Nire konfesioa da” esan zuen bere hitzaldietako batean (HPL-2-A): aurrean magnetofoia jarri ziola (Joxe Azurmendik), eta eginda aurkitu zuelaepilogoa. Joxek eman zion forma gero, jakina. Dena dela, HPL-2-A-an bertan dio, liburuaren bigarren edizioa denez, garrantzirik handiena epilogoak duela hor.
[I] Barranko: Horrela deitu izan diote sarritan Arantzazuko Santutegitik beherako erreka barrenari.
[II] Eusebio Unzurrunzaga.
[III] Gallaur: minuskulaz dago, baina seguruenik maiuskulaz behar du, Artasorotik gorako Elgeako mendatearen izena delako horrela. Gorgomendi, berriz, Aizkorri mendikateko iparraldeko gailurra da, Oñati herriaren gainean.
[IV] Soraluzeko lagunen arteko gertakari hau argitaratu gabeko beste testu batean ere kontatu zuen Gandiagak: "Anjelitaz oroitzen naiz" hasten den testuan.
[V] Izatez, 1968ko udazkenean joan zen Oteiza Arantzazura, basilikako frisoko estatuak lantzera, Gandiagak berak "Maisuaren itzala" tituluko hitzaldian ongi azaltzen duenez.
[VI] Hemendik beherako testua, Oteizarekiko harremanei buruzkoa, ia bere horretan jaso zuen Gandiagak, Oteizaren omenezko ekitaldirako prestatu zuen hitzaldian (1996) (Ik. "Maisuaren itzala" tituluko idazkia).
[VII] Anjel eta Isabel: Bergarako adiskideak zituen Gandiagak.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa