Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Mendiok badute lehenik.

Amaiera: babesen baten bila.

Iturri nagusia: MTS

Beste iturria(k): AZK, 75 (euskarazkoa) + Arantzazu 500, 36. or.

Idazte-urtea: 2000-2001-it (AZK + MTS)

Argitarapen-urtea: 2001 (Arantzazu 500)

Gaia 1: Arantzazu

Azpi-gaia: Arantzazu: Historiaurrea

Dokumentu mota: Lib + Dakt + Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Testu-oharrak:
Olerkiaren jatorrizkoa (euskarazkoa) AZK-n daukagu, eskuz idatzia; horren gaztelaniazko itzulpena (eskuzkoa) MTS-n daukagu. Bi testuen makinazko kopia daukagu MTS-n. Olerki hau eta "Mendiok lagun" hasten dena, biak olerki bakar bezala argitaratu zituen "Arantzazu 500" liburuak, gaztelaniazko itzulpen eta guzti. AZK eta MTS-n bi olerki ezberdintzat daudenez, biei erregistro bana eskaini diegu datu-base honetan.

Ingurune-oharrak:
ik.: Dataren arabera, hilzorian zegoelarik idatzi zuen Gandiagak olerki hau: hil baino astebete lehenago, 2001eko otsailaren 21ean hil baitzen. (Olerki honen jatorriari buruz, ik. "Gizonak noiztik" hasten den olerkiaren erregistroko oharra).
"Gizonak noiztik" olerkiaren gaztelaniazko itzulpenaz gain, beste hiru olerki eskaini zizkion orduan Gandiagak Mertxe Urteagari beraren artikulurako: "Geologia du" (orduantxe bertan idatzi zion euskaraz eta gaztelaniaz), "Mendiok, lagun" eta "Mendiok badute" (euskaraz lehentxeago idatziak zituenak; baina erdarazko itzulpena egin zuen orduan). Berak eskuz idatzitakoak baten batek makinaz kopiatu zituen Mertxerentzat. Makinazko kopia batean, "Mertxe" idatzi zuen Gandiagak; beste kopian sinadura moduan dauden siglak B.G. ez zituen Gandiagak berak idatzi seguruenik.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa