Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Mendiok, lagun,

Amaiera: aztarnez.

Iturri nagusia: MTS

Beste iturria(k): AZK, 74 (euskarazkoa) + Arantzazu 500, 36 + Descubrimientos arqueológicos en Urbia (1988-1995) (2000)

Idazte-urtea: 2000-2001-it (AZK + MTS)

Argitarapen-urtea: 2001 (Arantzazu 500)

Gaia 1: Arantzazu

Azpi-gaia: Arantzazu: Historiaurrea

Dokumentu mota: Lib + Dakt + Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Testu-oharrak:
Olerkiaren jatorrizkoa (euskarazkoa) AZK-n daukagu, eskuz idatzia; horren gaztelaniazko itzulpena (eskuzkoa) MTS-n daukagu. Bi testuen makinazko kopia daukagu MTS-n. Olerki hau eta "Mendiok badute lehendik" hasten dena, biak olerki bakar bezala argitaratu zituen "Arantzazu 500" liburuak, gaztelaniazko itzulpen eta guzti. AZK eta MTS-n bi olerki ezberdintzat daudenez, biei erregistro bana eskaini diegu datu-base honetan.

Ingurune-oharrak:
ik.: Dataren arabera, hilzorian zegoelarik idatzi zuen Gandiagak olerki hau: hil baino astebete lehenago, 2001eko otsailaren 21ean hil baitzen. (Olerki honen jatorriari buruz, ik. "Gizonak noiztik" hasten den olerkiaren erregistroko oharra).
"Gizonak noiztik" olerkiaren gaztelaniazko itzulpenaz gain, beste hiru olerki eskaini zizkion orduan Gandiagak Mertxeri beraren arikulurako: "Geologia du" (orduantxe bertan idatzi zion euskaraz eta gaztelaniaz), "Mendiok, lagun" eta "Mendiok badute" (euskaraz lehenxeago idatziak zituenak; baina erdarazko itzulpena egin zuen orduan). Berak eskuz idatzitakoak baten batek makinaz kopiatu zituen Mertxerentzat. Makinazko kopia batean, "Mertxe" idatzi zuen Gandiagak; beste kopian sinadura modun dauden siglak —B.G.— ez zituen Gandiagak berak idatzi seguruenik.
[I] "Descubrimientos arqueológicos en Urbia (1988-1995). Proyecto de catalogación y puesta en valor" artikuluaren hasieran sartu zuen Mertxe Urteagak olerki hau, euskaraz. Mertxeren idazlana Arantzazuko liburutegian dago; lehendik beraren eta Txomin Ugalde eta Bitoriano Gandiagaren artean Kobie aldizkarian argitaraturiko beste bi idazlan deskriptibo luzeetan oinarrituta dago hori.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa