Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Egun gris edo klaruz,

Amaiera: beti lirain, beti bare.

Iturri nagusia: AOB: 1

Idazte-urtea: 1990 (k. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1999

Gaia 1: Arantzazu

Azpi-gaia: Arantzazu: paisajea

Dokumentu mota: Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
(1) Olerki labur hau geroago (1999) Arantzazu aldizkarian argitaratu zuen “Aizkorriren magalean” olerkiaren bigarren zatia da, azken lerroa aldatuta.
Gainera argitaraturiko olerki horren lehen zatia –lehen hiru ahapaldiak– jatorriz beste olerki ezberdin bat osatzen zuten: “Paraje paregabean” hasten zena. Dena dela, jatorrizko bi horiek (AOB-n eskuz idatzita) aldi berean idatziak dira eta paper berean, ondoren bitan zatituan.
(2) Argitaraturikoan: “lirain beti, beti erne”

Ingurune-oharrak:
ik.: Olerki hau “Gabon-ilunabarra” olerkiaren makinazko kopia baten atzealdean dago idatzita. Hori, berriz, 1989ko abendukoa da; horregatik hemengo hau hurrengo urtekotzat jo genezake; baina beranduagokoa ere izan daiteke, zeren eta handik hamar urtera (1999an) argitaratu baitzuen zerbait aldatuta, eta “Paraje paregabean” olerkiarekin batuta.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa