Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Errekak harkaitzetara

Amaiera: daridan ahotsa.

Iturri nagusia: HGB-2, 168 (HGB-1, 172)

Beste iturria(k): HGBN, 110 + HGBA, 168 + HGBS, 138 + EGS, III, 3 + ARAN, 517 (1974) 139. or.

Idazte-urtea: 1972-it (HGBA)

Argitarapen-urtea: 1974 (HGB + ARAN)

Gaia 1: Arantzazu

Azpi-gaia: Arantzazu: Geogragia

Dokumentu mota: Lib + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Testu-oharrak:
HGB liburuaren lehen edizioak "Menditik dator erreka" olerkiarekin batera argitaratu zuen olerki hau, azken bi ahapaldi moduan (Seguruenik, editoreak edo inprimategiak gaizki interpretatu zituelako jatorrizko makinazko kopian jarraian zeuden bi orrialdeak). Horrelaxe jaso zuen ARAN aldikariak ere; HGB-ren bigarren edizioak, ordea, bereizi egin zituen biak.
HGBN, HGBA eta HGBS-ko testuak eta HGB-koa berdinak dira, salbu aldaera ortografiko txikiren batzuk: arkaitz - harkaitz, oiartzun - oihartzun, Arantzazu-n - Arantzazun, otsa - hotsa. HGBN-ko makinazko testuaren gain eskuz adierazita daude horrelako aldaketak, eta HGBA-n eta HGBS-n ere jasota, oro har.
EGS-ko testua gaztelaniazko itzulpen eta guzti dago.

Ingurune-oharrak:
[I] Dirudienez, HGBN-ko makinazko testuaren gaineko eskuzko aldaketa horietako bat, "hotsa", geroago egindakoa da, eta ez dago HGBS-n jasota; bai, ordea, HGBA-n; azken iturri hau HGBS baino beranduagokoa dela esan nahi ote du horrek? Seguruenik ez; iturrien datu-basean, HGBA HGBS baino lehenagokotzat emanda daukagu (ik. hango arrazoiak).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa