Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Otsailak hogeita lau

Amaiera: Arantzazukoak.

Titulua/Ezkaintza: [Joseba Etxeberria]

Iturri nagusia: L1G, 36

Beste iturria(k): OAR, III. Gorputza-M, 18-19 or. + OAR, III. Gorputza-E, 20. or.

Idazte-urtea: 1980-02-24

Argitarapen-urtea: 1980 (L1G)

Gaia 1: Arantzazu

Azpi-gaia: Arantzazu: Fraideak

Dokumentu mota: Esk + Dakt

Poesia / Prosa: Bertsoak

Musikatzailea: Pello Zabala

Testu-oharrak:
Bertso sail honen bi bertsio moduko ditugu: Bata L1G-n (makinaz) eta bestea OAR-n (eskuz eta makinaz). Aurrena L1G-koa da; hortik batzuk kendu eta beste batzuk gehitu egin zituen OAR-n. Bertsoetako batzuk bietan daude, beraz; beste batzuek L1G-n bakarrik; eta beste batzuk OAR-n bakarrik. Bietakoak eman ditugu sailean, bakoitzean zein iturritakoak diren adieraziz.
[I] Azken bi lerro hauek honetara daude aldatuta OAR karpetan: "gatzemaile suharrak / ez dabiltza broman".

Ingurune-oharrak:
L1G koadernoko testuaren azpian honako hau dakara: "Bizkaiko HOJA de LUNES-etik hartua". Ironia da, jakina.
Hiru kopietan honako testua dator bertsoen gainaldean: "Bizkaiko analetan kapitulu berria, zeinetan kondatzen den Señorio deitu lurralde honek bere mugen esparruan inoiz ezagutu eta padezitu izan duen hondamen-modu deskalabruzkoenetako bat". L1G koadernoan honela jarraitzen du testu horrek: "Eskritura Sainduetako zenbait personaia eta toki-izen sonatu gogora ekarriz, bizi dugun garizuma giroari dagokionez". Moises, Abraham eta Isaak pertsonaiak eta Horeb mendia ageri dira, hain zuzen ere.
[I] Horeb mendia: Moisesi sasia sutan agertu zitzaionekoa.
[II] Urkilla: Anboto mendi-kateko tontorretako bat, Urkiolatik hurbil.

Iruzkina:
“Seminarioan irakasle nago, euskara, eskulanak eta holakoak irakatsiz. Gure Seminario hontan lagunarte ona bizi dugu. Lanez gainera festak ere izaten ditugu; batzutan baita pasadizo xelebreak ere. Gauzaok guztiok mila aukera ematen dizue bertsoak paratzeko. Gure kurtsoaren ondorengoek, apaizgoko zilar-ezteiak ere bai ta, hainbeste barau luzek penatutako hesteak zerbait gozoz asaskatu* nahiz, jantrope bat-edo egin zuten Urkiolan. Apenas gauza handi handirik. Baina ixil-mixilka pasatu nahi zuten egitada zela iruditu zitzaigunez, orduan eta nabarmenago azaltzea erabaki genuen, eta hor jarriko ditut Urkiolako pelegrinaziotik zetorkigun Joseba Etxeberriari abestu nizkionak. (Bitoriano Gandiaga, OAR, 17. or.).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa