Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Agur zuri, odol-emaile,

Amaiera: horri; zuri agur sutua.

Titulua/Ezkaintza: Odol-emailea (AOB, zirriborroa)

Iturri nagusia: ABG, 148 (ABGZ, 84)

Beste iturria(k): MRN: 1 + AOB: 1 (zirriborroa) + AOB: 1 (garbirakoa)

Idazte-urtea: 1989-01-30 (AOB)

Argitarapen-urtea: 1989 (MRN)

Gaia 1: Jendea

Dokumentu mota: Lib + Pri + Dakt + Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
AOB-ko bi eskuizkribu aurkitu ditugu, gai berbera darabiltenak, baina aski ezberdinak. Horietako bata berdina da ABG-ko testuarekin, salbu kortxete arteko aldaera txikiak, eta ortografiazko beste aldaeraren bat. AOB-ko bestea (zirriborroa), berriz, oso ezberdina da; horregatik osorik eman dugu aurrekoaren jarraian; idatzitako lerroak ezabatu eta berriak gaineratu eta alboan forma berriak iradoki, jardun zen poeta; eta azkenean dena ezabatutzat-edo eman zuen gainera. Ez da, beraz, erraza horko lerroen eta hitzen jarraiera interpretatzen; dena dela, testu "finkatuenaren" aldaeratzat hartu ditugun formak kortxeteen artean adierazi ditugu.
ABG liburuan baino lehenago Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkartearen XXIV Batzar Nagusirako programan argitaratu zuten olerki hau (1989). Kortxeteen artean sarturiko bi formak kenduta, ABG-n argitaratutakoarekin berdina da hemengo testua.

Ingurune-oharrak:
[I] Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkartearen XXIV Batzar Nagusia eta Odol-Emaileen Eguna Oņatin ospatu zuten 1989ko apirilaren 23an. Jaialdi horretarako eskatu zioten nonbait olerkiren bat Gandiagari, eta honako hau idatzi zuen.

Iruzkina:
"Agur zuri, odol-emaile". Pozik eta emakortasunez eskaintzen dute askok beren zainetako odol salbagarria, eta asko gara eurei esker bizi garenak.” (Bitoriano Gandiaga, ABG, 125).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa