Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: ...Legor egoan Euskalerria

Amaiera: gudarien Andre”.

Iturri nagusia: ELRL, 121-127

Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)

Argitarapen-urtea: 2018 (ADKL)

Gaia 1: Arantzazu

Gaia 2: EHerria

Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Hiztegia:
* Iozo = euri-hodei

Testu-oharrak:
Poemaren buruan beste olerkitxo hau du ELRL-k, kakotxo eta guzti, gainean eskuzko arrastoak eginda, ezabatutzat eman nahian edo: "Arantzazu-mendiko / izarra da gure / Bake, Izen, Edesti ta / Aintzaren goizalde".
ELRL-ko poema luzeen hau ataletan banatuta dago, izartxoen bidez. Hasierako atala ahapaldi bakartzat-edo dago.
Ondorengo ahapaldi gehienak lau lerrotakoak dira, baina aldika zortzikoak daude, bi lauko batuta edo. Jatorrizkoan ageri diren bezala utzi ditugu.
Makinazko kopiaren gain hainbat aldaketa egin zuen autoreak, argitaratzeko prestatze aldera, zalantzarik gabe. Baina azkenean argitalpenetik kanpo geratu zen. Makinazko testuko zatiak, gero autoreak eskuz aldatuak, kortxeteen artean jarri ditugu, edota ohar zenbakituen bidez berreskuratu ditugu.
(1) Azken bi lerro hauek honetara zeuden makinazkoan; "semien bake ta ur egarriak / asetu al eziñean".
(2) Azken bi lerro hauek honetara zeuden makinazkoan: "Ergiñara be joan gara ta
ez dogu ito egarria".
(3) Lerro honetako hitzak honako ordenan zeuden makinazko kopian: "Noiz edegi da ubidea ta".
(4) Ahapaldi hau honetara zegoen makinazkoan:
"Onan noiztandik batek badaki
eta zergaitik bere bai...
Artean antxen itur aria
ur ugaritsu eta alai."
(5) Ahapaldi hau honetara zegoen makinazkoan:
"...
Binbitartean ardi ondoren
zenbat ta geiago ibilli
ta ur-kantua geroz urrago
eta ozenago nabari..."
(6) Azken bi lerro hauek honetara zeuden makinazkoan:
"Iñortxu be ez da ageri baiña,
nor ete dabill basuan?".
(7) Lerro honetan "alko" dago idatzita; baina "alako" behar duela dirudi, neurriak ere hala eskatuta. Beheraxeago ere "alako sutan" dago idatzita.
(8) Ahapaldi honetan aditzaren denbora aldatu egin zuen, makinazko orainaldian zegoena, eskuz iraganaldian ipiniz.
(9) "Arantzazu-mendi" deitzen dute oñatiarrek Arantzazuko auzoa. Azken ahapaldia arrasto borobilean bilduta dago, eta gainean "No" idatzita, argitaratzekoan kentzekoa dela adieraziz edo.

Ingurune-oharrak:
Dirudienez, “Arantzazuko Amaren omenezko Euskal-sariketara” aurkeztu zuen 1956an, Lau olerki aurkeztu zituen Gandiagak sariketa horretara:1. Hemengo hau, “Legor egoan Euskalerria” hasten dena, “Ur-ots” —ala “Euskalerriak goizalde”?— ikurritzarekin aurkeztu zuena; 2. “Elorriko lorak” hasten zena, eta nonbait “Lorak batu” ikurritzarekin (lehen saria); 3. “Izar argiaren poema txikia” tituluarekin eta “Gar Bete” ikurritzarekin nonbait; 4. Identifikatu ez dugun beste bat, “Lur bizi” ikurritzarekin aurkeztu zuena nonbait.
Hemengo poema honi buruz zera idatzi zuen Manuel Lekuonak, sariketako mahaiburuak, idazlanei buruzko bere iritzi kritikoan: “Edesti-gaia darabilki, bañan liriko-antzean. Eta luzetxo. Luzatuegi. Indarra galtzen zaio, azkenerako. Egillea ez da edonor, ala ere. Erreztasun aundidun”.
Sariketara bidalitako testuak ez daude sariketa berera aurkezturiko beste testuekin batera Arantzazuko artxiboan, seguruenik autoreak berak jaso eta bereganatu egin zituelako gero. “Elorriko lorak” hasten zenarekin irabazi zuen lehiaketako lehen saria. “Legor egoan Euskalerria” poema hau seguruenik ELRL-n eskuz egindako zuzenketa eta guzti aurkeztu zuen sariketara.
[I] Arantzazuko tradizioak dioenez, bi urteko lehortea zegoen Euskal Herrian, Andre Mariaren tailua artzaiak aurkitu zuenean; eta agertzeak ekarri zuen euria. Gainera banderizoen arteko gerra zitalak zirauen, eta Arantzazuko Andre Mariaren aurkikuntzarrekin batera bakea etorri omen zen.
[II] Agar: Sara, Abrahamen emaztearen mirabea zen Agar, Bibliako Hasiera liburuaren arabera; agorra zen.
[III] Ergiña (x?)
[IV] Arantzazuko Andre Mariaren tailua Errodrigotxo Baltzategiko artzainak mendian aurkitu omen zueneko tradizioa ari da gogoratzen.
[V] Ardien nahiz ahuntzen artzain (ahuntzain) ageri da Errodrigo Baltzategiko Arantzazuko tradizioan.
[VI] Historiak dioenez, Oñatiko Uribarri auzokoa zen Errodrigo Baltzategikoa. Bada auzoan oraindik Baltzategi izeneko baserria.
[VII] Urte horretan kokatu ohi dute Arantzazuko Andre Mariaren aurkitzea.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa