Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Lehenengo akordua:

Amaiera: Modernismo harikoa naiz.

Titulua/Ezkaintza: Ni neu euskal idazleetako bat [HAE + Hegats]

Iturri nagusia: Hegats 17-18 (1997) 99-109

Beste iturria(k): HAE:

Idazte-urtea: 1996 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1997 (Hegats)

Gaia 1: Idazlea

Gaia 2: Euskara

Azpi-gaia: Euskara: Literatura

Dokumentu mota: Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Prosa

Prosa-generoa: Hitzaldia

Hiztegia:
* iruleztara = alderantziz
* halandaze (= halanda ze) = beraz
* aladura = kezka, har

Testu-oharrak:
Hitzaldi eskematiko hau, inprimatuaz gainera, makinazko bi kopiatan edo daukagu (A) eta (B), baina bietan orrialderen bat edo beste falta da. (B) kopiaren lehen hiru orrialdeak berdin daude argitaraturikoan; inprimatzean hainbat epigrafetan banatu zuen makinazko testua, barruko epigraferik gabe dagoena. Bietan jartzen du oharra tituluaren azpian: "(Hitzaldiaren zirriborroa)". Makinazko testu bien gainean hainbat aldaketa eta ohar egin zuen gainera eskuz. Makinazko hirugarren kopiaren bat, osoa eta zuzendua, bidali zuen seguruenik aldizkarirako, hitzaldirako azkenburuko eskematzat erabili zuena edo; eta aurreko bi kopiak zikineko paper bezala erabili zituen gerora, atzealdean bestelako olerki eta testuak idazteko. Horietakoren bat sartu ere sartu zuen Hegats-eko edizioan, baina gehienak argitaratu gabe daude. Horietako bakoitzak sarrera bana eta erregistroa du datu-base honetan.
Hegats-en dagoen bezala eman dugu hemen testua.
(1) Lehen lerro hau ez dago HAE-ko zirriborroetan eta zuzenean hasten dira honetara: "1928an Mendatan jaio nintzen".

Ingurune-oharrak:
Ik.: Inprimaturiko testuaren azkenean ohar hau dakar: "Bizikizun sorta hau EIEk Goierriko Kulturkideren partaidetzarekin 1997ko udaberrian antolatu hitzaldiaren funtsa izan zen. Bitoriano Gandiagaren burutazioekiko fideltasuna gordetzearren, mantendu dugu memorio egitura". Baina testu honetako HAE-ko (B) zirriborroen orriak bestelako olerkiren batzuk atzealdean idazteko erabili zituen; horietako bat "Negar dagi haurrak" hasten dena, eta "Ruanda 96" titulua daramana. Uste izatekoa da, beraz, "Lehenengo akordua" testua ere 1996koa izan daitekeela; eta era berean (B) zirriborroen atzealdean dauden beste eskuzko testuak ere bai.
[I] Idazlan honetan indize moduan ematen dituen berri biografiko gehienak bestelako idatzitan berezikiago eta zabalago azalduak ditu Gandiagak, batez ere "Idazti hau ez duzu liburu" edo "Ni Orbelaunen jaio nintzen" hasten den testuan; baita "Nik neure burua kokatu behar dut zuen aurrean", "Ni Orbelaungoa naiz" eta "Izendatu didazuen gaia" idatzietan ere.
[II] Afizioaz gain ofizio izan zuen Gandiagak Arantzazuko seminarioan, besteak beste, eskulanen irakasle izan baitzen urtean.
[III] San Migel: Kortezubiko mendia.
[IV] Gure izarra zen aldizkari hori, ikastetxekoentzako beraientzako egindako barne-aldizkaria; urtean birritan edo ateratzen zuten. Gandiagak hortxe argitaratu zuen bere lehen olerkia: "Tori" tituluarekin, euskararen goralpena eginez.
[V] Cantabria Franciscana aldizkarian izan zuten beren eztabaida 1954-1955 urteetan.
[VI] Cantabria Frantziskotar Probintziak -gaur Arantzazuko Frantziskotar Probintzia- antolatu zuen kongresu hori fraideen artean. Bertako aktak
Gandiagaren hitzaldi luzea barne
Cantabria Franciscana aldizkarian (57-58-59 zenb., 1961) argitaratu zituzten.
[VII} Hitzaldiaren gai nagusia hori zen nonbait: Arantzazuko literatur eskola.
[VIII] Jakin aldizkariaren sorrera eta historiari buruz, ik. Jakin 21 (1981) 75-123 or.
[IX] Puntu honi buruz, ik. Gandiagaren hitzaldia, Euskaltzaindiaren aurrean: "Irakurtzen ari naizen azken poesiaz", in: Euskera, XXIII (1978) 237-246.
[X] Elorri argitaratu aurreko poesiak eta, euskaraz trebatzeko ahaleginean idatzi zituela dio "Izendatu didazuen gaia" hasten den bere idatzian.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa