Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Beti zindun berea Jaunak, Andra Mari,

Amaiera: ames altu ta iretargi.

Titulua/Ezkaintza: Begion Lore! (AOB) + Agur begion lore (EXC) + Cum eo eram (DMA)

Iturri nagusia: ELR-1, 132-137. or. (ELR-2, 100. zenb, 151-156. or.)

Beste iturria(k): AOB: 5 + ARAN, 355 zenb. (1954) (320 or.-aurreko azalean + 253-254 or., atzeko azalean) + ELRL, 3-9 + Excelsior, II. epoca, IV. urtea, 1954, 10. zenb., 183-185 or. + ELRG, 8:1-9:2 + ELRP, 74-75 or. (gaztelania) + DMA, 1954, 10, 8

Idazte-urtea: 1954 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1954 (EXC + DMA)

Gaia 1: Andre Maria

Gaia 2: Otoitza

Dokumentu mota: Lib + Dakt + Inpr

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Pedro de Anasagasti

Sinadura: Gandiaga'tar B. (EXC)

Hiztegia:
* onu = asmo
* ezotu = B empapar, calar, recalar (Plácido Mújika)
* "megatx= aisit, mehea, segaila, argala" (ELR-2, 268. or.)
* segail = mehe, lerden, txairo (ELRL-n "mehe" zegoen makinazkoan.
* ako = a zer nolako (ELR-2, 265. or.)
* "loka = aldakorra, mugikorra" (ELR-2, 268. or.)
* se = xehe
* "uzi = miresgarria" (ELR-2, 270. or.) (ELRL-n "beretan zegoen idatzita makinazkoan).
* arzuri = artzuri (=alabastro)
* "babil = muka, metxa" (ELR-2, 265. or.)
* "zumel = zimel" (ELR-2, 270. or.)
* kirola = poz, alaitasun (ELR-2, 268. or.: "kirola = pozezko"; baina hemen izena dela dirudi, ez izenondoa.
* afoñu = usain (ik. ELR-2, 265. or.)
* "marra = bolada, bafada, lerro" (ELR-2, 268. or.)
* zirats = eder, polit
* "bulko = gogoeta" (ELR-2, 266. or.)
* "miro= mihilua (landarea)" (ELR-2, 268. or.)
* "gara = lilitxa, lorea" (ELR-2. 267. or.)

Testu-oharrak:
Funtsezko bi bertsio dauzkagu olerki honenak: EXC aldizkarikoa (1954). aurrena, eta ELR liburukoa (1962), azkena. EXC-kotik AOB-kora, sariketara aurkeztu zuenera, guztiz aldatu zuen poema; ARAN aldizkarian ia bere horretan agitaratu zuen AOB-koa, aldaera ortografiko eta testu-aldaera txikiren bat edo bestrekin bakarrik; ondoren egindako ELRG-ko kopiak aldaera gehitxoago dakar; eta honetatik ELR liburuan argitaraturikora ere bestelako aldaketaren batzuk egin zituen. Poema honen zortzi urteko historia interesgarria da, ikusteko nola joan zen autorea hori landuz eta aldatuz. Aparteko taulan konparatu ahal dira aldaera guztien ezberdintasunak, ELR-kora iritsi arte.
DMA-n, "Cum eo eram" tituluarekin argitaratua askoz laburragoa da, eta badirudi Excelsior aldizkarian argitaraturikoaren zati batzuk, beren horretan, jaso zituela, besterik gabe; baina lerrotxo bat falta da.
a) EXC eta ARAN aldizkariek urte berean argitaratu zuten olerkia; eta seguruenik tarte horretan irabazi zuen saria Zarautzen. Uste izatekoa da ARAN aldizkarian argitaraturiko bertsioarekin irabazi zuela saria, nahiz eta ez daukagun hartara bidalitako jatorrizko testurik. —Bertsio horri sarrera eta erregistro berezia eman dizkiogu datu-basean, sariko testua eta ARAN-n argitaratua izanik, balio historiko berezia duelako—.
b) EXC aldizkarian badago erdi inguruan, olerki-zati bat beste inolako bertsiotan ez dagoena. Uste izatekoa da hori dela jatorrizkoa; sarirako kendu egin zuen nonbait parte hori, gabe ageri baita ondoko bertsio guztietan.
c) Saritutakoa aldatu egin zuen ELRL-n; horren gain aldaketa txikiren batzuk egin zituen eskuz, eta horrela pasa zen ELRG sortara, eta azkenik ELR liburura (1962) (ELR 2. ediziokoa berdina da).
d) ELR-ko testua ia erabat bat dator ELRG sortakoarekin, salbu honako ezberdintasun txiki hauek, ohar zenbakituen bidez adierazi ditugunak. Horietan adierazi ditugu, ELRL-ko makinazko kopiaren gain eskuz sarturiko aldaerak, gero ELRG-ra eta ELR-ra pasatakoak ere.
(0) AOB-n eta ARAN-en maiuskulaz: Betearen
(1) ELRG: baizintzean
(2) ELRG: aintxina-muiñean
(3) ELRG: baziñan
(4) "leize sakonak" ez dago DMA-n; seguruenik kopiaketa okerra besterik ez zen izan.
(5) ELRG: zarrak
(6) ELRL: "meiez"; horren ordez "argiz", eskuz.
(7) ELRG: ta oñarriz
(8) ELRL: "Argi ta garbi"; horren ordez, "garbi ta megatx", eskuz.
(9) ELRL: "itargi"; horren ordez, "ziargi", eskuz.
(10) ELRL: "Argi"; horren ordez, "Zuzi", eskuz.
(11) ELRG: "lore"
(12) ELRG: "munduarentzat" (13) ELRL-n "amatzat" zegoen makinazkoan; gainera "izartzat" idatzi zuen euskaraz, eta horrela dago ELRG-n. Baina ELR-n "izar" jarri zuen.
(14) ELRL: "artizarraren"; horren ordez, "printza zurien", eskuz.
(15) ELRG: "ikusi eben"
(16) ELRL: "odei edurren"; horren ordez, "ipar-odeien", eskuz.
(17) ELRL-n azken bi lerroak: "Zure gorputza arzuri da ta / zure barru dana argia"; horren ordez, "Arzurizkoa zure gorputza, / arima babil argia", eskuz.
(18) ELRG: sirats (ELRL: zirats*).
(19) ELRG: "sorbaldaz behera"
(20) ELRL: "izar"; horren ordez, "izarto", eskuz.
(21) ELRG: "loretan, lore garaia"
(22) ELRL: "Ta zure 'frutu bedeinkatua'"; horren ordez, "zeu zara frutu bedeinkatuaz", eskuz.

Ingurune-oharrak:
ik.: 1954an ospatu zuen Elizak Andre Maria Sortzez Garbiaren dogma-aldarrikapenaren lehen mendeurrena. Hori zela eta, olerki sariketa antolatu zuen Frantziskotar Hirugarren Ordenak bere Anaitasuna aldizkariaren bidez. Arantzazuko Teologiako hainbat ikaslek hartu zuen parte horretan. Gandiagak idatzia zuen eta argitaratua Sortzez Garbiaren omenezko olerki bat Arantzazuko Excelsior barne-aldizkarian: “Agur begion lore”. Hori guztiz berregin eta sariketara aurkeztu zuen, “Begion Lore” tituluarekin eta “Andremarizale” izenordearekin; lehen saria irabazi zuen (1954ko abuztuaren 8an). Orduko Arantzazuko ikaskideek ondo gogoratzen dute, fraideen jantokian errezitatu zuela, entzuleen miresmerako. Geroxeago, azaroan, Aránzazu aldizkariak argitaratu zion osorik. Aurretik, irailean, jaialdia antolatu zuten Arantzazuko Teologi ikasleek, sariketaren ospakizun gisa.
[I] Magnificat: San Lukasen Ebanjelioak Andre Mariaren ahotan ipintzen duen kantikaren lehen hitza latinez (= "handiesten du"). Fraideek orduen liturgian egunero esan ohi dute.

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa