Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Gabon eta Gabon-jaiak

Amaiera: Jaungoikozko guren.

Iturri nagusia: GDA, 10-11 (GDAZ, 5)

Beste iturria(k): SAD, 1970-5 + ARAN, (1979) 340. or. (zenbakiko 20. or.)

Idazte-urtea: 1970 (SAD)

Argitarapen-urtea: 1970 (SAD) (ik.)

Gaia 1: Gabonak

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Musikatzailea: Atxega, Joan Luis (doinu herritarraren moldatzailea, GDA-SK, 132. or.)

Doinua: Herritarra

Sinadura: A. Bitoriano Gandiaga (Arantzazu aldizkaria,+ SAD)

Testu-oharrak:
ARAN aldizkariko eta SAD-ko bertsioek ez dituzte GDA-ko azken lau ahapaldiak, eta horien ordez, bestelako hiru hauek dituzte:
"Gabon eta Gabon-jaiak:
Busti gaitzala euriak.
Ai, amen, aleluia, amen;
Ai, amen, aleluia, zuen.

Eta haien eta haien
Gainera datorren
Euri gozoarren, amen
Eta aleluia, ai!

Bai, aleluia, haien
Gainera ari den
Euri gozoarren ere, aleluia, zeren
Gabon-jaiak danen."
Gainera ARAN aldizkariko bertsioak beste laugarren bat du, GDA-ko azkenaren ordez:
"Denen, dinen, donen,
Dunen eta ez dunen
Dan den din don dun
Jaungoikozko diren."

SAD-ko bertsioan bi aldaera daude, kortxeteen artean adierazi ditugunak.
(1) Bertsoaren neurriari begira, badirudi hobeto dagoela “Grazia ta grazia”; horrela idatzi du GDA-SK edizioak.

Ingurune-oharrak:
ik.: GDA-koaren azpian 1970 data dakar.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa