Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Aizkorriren magalean,

Amaiera: lirain eta otoitz-zale.

Titulua/Ezkaintza: Urbiako baseliza / La ermita de Urbia

Iturri nagusia: ARAN, 799 (1999) 18. or.

Beste iturria(k): AOB: 1

Idazte-urtea: 1990-1999 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1999 (ARAN)

Gaia 1: Arantzazu

Gaia 2: Andre Maria

Azpi-gaia: Arantzazu: Urbia

Dokumentu mota: Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga (Bai?)

Sinadura: Gandiaga

Testu-oharrak:
ARAN aldizkariko testu inprimatuaz gain, makinazko kopia daukagu (AOB), gaztelaniazko itzulpen eta guzti. Euskarako testua berdina da bietan, azken lerroa izan ezik. Olerki honen jatorrizkoa, ordea, bi zatitan daukagu, eskuz idatzia AOB: batetik lehen hiru ahapaldiak —”Paraje paregabean” hasten da—, eta azken biak, bestetik —”Egun gris edo ta klaruz”—. Badirudi bi olerki izan zirela hasieran, bakoitzak bere gurutzekoa baitarama gainean, eta bi paperetan daude. Hala ere, aldi berean idatzi zituen biak eta Din-A-4 tamainako orrian, bitan zatituan.
(1) Eskuzko jatorrizkoan ”ermita Urbiakoa” darabil beti, “Urbiako baseliza” formaren ordez. Bestalde, lerroen ordena ez da berdina. Honetara dago:
“Paraje paregabean,
Aizkorriren magalean,
haitz eta zelai artean,
ermita Urbiakoa
otoitz-aire ederrean.”
(2)AOB-ko eskuzkoan: “beti lirain, beti bare”; AOB-ko makinazkoan: “lirain beti, beti erne.”

Ingurune-oharrak:
ik.: Uste izateko da olerki hau, bere osoan, Urbiako ermita edo “baseliza” inauguratu zuteneko 75. urteurrenerako idatzi zuela Gandiagak. 1999ko irailaren 28an izan zen hori. Ospakizunari buruz Julian Letonak Arantzazu aldizkarian idatzi zuen artikuluaren barruan dago sartuta honako olerki hau. Baina honen jatorrizko eskuzkoa —bere bi zatitan— 1990kotzat jo dugu. Horregatik 1990-1999 urte-tartea esleitu diogu. Agian olerki batean batu zituen 1999an lehenago idatzitako bi zatiak.
Julen Urkizak ez du olerki honen erreferentzia jaso bere EBOB liburuan; seguruenik artean argitaratu gabe zegoelako.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa